Eduki publikatzailea

Santa Ageda bezpera udal euskaltegiarekin

Trintxerpen, otsailaren 4an

Otsailaren 4an, Sta. Ageda bezpera, Santa eskean aterako gara Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika eskolako ikasle, trikitilari, koru eta  txistulariekin batera. Aurten, iaz bezalaxe,  Maialen Arzallus eta Julio Soto bertsolariak izango dira gure artean eta Trintxerpeko kaleetan zehar ibiliko gara kantari.

Ohiturari jarraituz, neguaren solstizioa amaitzear denean, kantatzeaz gain, lurra esnatzeko makilekin kolpatuko dugu eta udaberriari ongi etorria emango diogu.  

Pasaitar guztiei luzatzen diegu gonbita:

  • Otsailak 4 asteartea
  • Gudarien enparantzan
  • Iluntzeko 19:00etan

Ondoren Alkateordetzan pintxo batzuk dastatzeko aukera izango dugu.