Eduki publikatzailea

Santa Ageda bezperan, santa eskean udal euskaltegiarekin

Otsailaren 4an, Sta. Ageda bezpera, Santa eskean aterako gara Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak, Musika eskolako ikasle, trikitilari, koru eta  txistulariekin batera. Aurten  Maialen Arzallus eta Julio Soto bertsolariak izango dira gure artean eta  Trintxerpeko kaleetan zehar ibiliko gara kantari. 

Ohiturari jarraituz, neguaren solstizioa amaitzear denean, kantatzeaz gain, lurra esnatzeko makilekin kolpatuko dugu eta udaberriari ongi etorria emango diogu.   

Pasaitar guztiei luzatzen diegu gonbitea:

  • Otsailak 4 astelehena
  • Gudarien enparantzan
  • Iluntzeko 19:00etan