Eduki publikatzailea

2019ko San Pantaleon egunerako postuak

Datorren uztailaren 27an, SAN PANTALEON egunean, ohikoa den moduan, Donibanen sardina-postua jarri nahi duten koadrilek eskaera aurkeztu beharko dute Udalaren erregistroan (Arizabalon) edo Internet bidez, E51 inprimakia betez.

Eskaera aurkezteko epea: ekainaren 12tik uztailaren 5era, biak barne.

Postua jartzeko eskaeran datu hauek jasoko dituzte: eskatzailea nor den, postuaren kokaleku zehatza, zer material behar duten, zenbat sardina-kutxa nahi duten, zenbat ikatz-zaku behar duten.

Epea bukatu ondoren, aurreko urteetan bezala, izena eman duten koadrilen artean zozketa egingo da, eta bi koadrila aukeratuko dira San Pantaleon egunean sardinak banatzeko.
Hautatutako bi koadrilek arduradun bana izendatuko dute banaketa egiteko.

Ohartarazten dugu ezarritako epean izena ematen ez duten koadrilak ez direla banaketa-zerrendan sartuko eta, beraz, ez dute sardinarik jasoko.