Eduki publikatzailea

San Juan jaiak 2018 Donibanen

PASAI DONIBANEKO 2018ko SAN JUAN JAIEN EGITARAUA

Ekainak 02

  • 15:30  V. Pasai Donibane Sprint Triatloia. Antolatzailea : Xanju Kirol            Kluba. 

Maiatzak 29 – Ekainak 16  GORA HERRIAK  -  Portugal – Euskal Herria

Maiatzak 29

  • 19:30 Hitzaldia alde zaharreko Bixi-Bixiren lokalean: Pessoak eta Saramagok badakite euskaraz.  Euskarazko literatura lusofonoa. Bego Montorio eta Iñigo Roque itzultzaileak.

Ekainak 01

  • 19:30 Hitzaldia alde zaharreko Bixi-Bixiren lokalean: SAO TOME, Portugalen memoriak eta gure etorkizuna euskal deportaziotik begiratuta. Kristiane Etxaluz eta Alfonso Etxegarai.

Ekainak 05

  • 19:30 Bixi-Bixi elkartean, Portugaldar sukaldaritza ikastaroa. Donibaneko sukaldari portugaldarren eskutik.

Ekainak 07

  • 19:30 Hitzaldia alde zaharreko Bixi-Bixiren lokalean: Portugaldarren ezkutupeko emigrazioa Euskal  Herriko muga zeharkatzen. Rosa Arburua Filosofia eta Hezkuntza doktorea.

Ekainak 09 

  • 18:30 Zinema Juanba Berasategi auditorioan: “LOS CAPITANES DE ABRIL” Krabelin garaia aurkezten duen filma.

Ekainak 12

  • 19:30 Bixi-Bixi elkartean, OROIMENAZ SOLASEAN. Afari-merienda irekia: migrazioa eta bertakotze bideak. Jon eta Xabier Silveira.

Ekainak 14 

  • 19:30 Hitzaldia alde zaharreko Bixi-Bixiren lokalean: Krabelin Gorrien oroimena eta egungo giroa. Ana Santos Lisboako abokatua.

Ekainak 15

  • 20:30 Hegaluze tabernan: Portugalgo kantu ezagunak, fadoa, krabelinen aireak. João Quiroz kantari portugaldarra.

Ekainak 16  EUSKAL-HERRIA – PORTUGAL EGUNA

  • 10:00 Diana herrian barrena.
  • 12:00 Kantu Jira herriko plazatik Bixi-Bixi plazara.
  • 14:30 Herri bazkaria Bixi-Bixi plazan.
  • 16:30 Ekitaldi nagusia: Portugal eta Euskal Herria: ongi etorria eta           oroimena.
  • 17:00 Lintxua Dantza Taldea. Ikasturte bukaerako emanaldia.
  • 17:45 Kantaldia: João Quiroz.
  • 18:00  Bull DJa.

Ekainak 17 

  • Itsas Mendik antolatutako ibilaldi neurtua:
    • 08:00  Irteera elkarteko egoitzatik, ibilbide luzea egiteko.
    • 09:00  Irteera elkarteko egoitzatik, ibilbide motza egiteko.
  • 12:30 FEGEMU ikurrina eta San Juan Koxtaperen aurkezpena.

Ekainak 21

  • 20:00 ADI Euskararen batelARI ekimenaren hasiera ekitaldia. 

Ekainak 22

  • 23:00 KONTZERTUA Piedadean: Urtean zehar Itziar tabernan parte hartu duten kantarien eskutik, Bixi Bixi elkarteak antolatuta.

Ekainak 23, Sagardo Eguna. Triatloi herrikoia

  • 12:00  Triatloi herrikoia Santiago plazan. Gazteentzako Triatloia eta umeentzako lasterketak. Xanju Kirol Klubak antolatuta.
  • 17:30  SAGARDO EGUNA. Txotx! Santiago plazan Rosa Sistiaga eta Miguel Alcarazen  eskutik.
  • 18:30  Buruhandiak Meipitik plazara. 
  • 19:30  Txupinazoa eta ikurrinaren igoera. Jarraian, agurra eta erraldoien dantza.  
  • 20:00–21:00 Dantzaldia Santiago plazan DJarekin.
  • 20:45  Konstantzia Bandarekin plazatik elizara. Ondoren, San Juan sua.
  • 22:00  Aurreskua zuhaitzaren inguruan. Ondoren 01:30 arte dantzaldia Santiago plazan DJarekin.

Ekainak 24, San Juan eguna

  • 10:00  Diana txistulariekin. 
  • 12:00  Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara. Ondoren ADI Euskararen batelaARI ekimenaren bukaera ekitaldia.

Ekainak 30

  •  12:00 – 13:00 MUXIKOAK Santiago plazan.