Eduki publikatzailea

San Fermin jaiak Antxon

SAN FERMIN JAIAK  2017

Uztailaren 6tik 10era Pasai Antxon

EKAINAK 25, IGANDEA

  • 09:00-14:00 eta 15:30-18:00 USAKUME-TIROA Jaizkibelgo tiro-eremuan.

EKAINAK 30, OSTIRALA

  • 19:00 Emakumezkoen pala-txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua Biteri pilotalekuan.
  • 20:00 Gizonezkoen pala-txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua Biteri pilotalekuan.

UZTAILAK 1, LARUNBATA

  • 11:00 EMAKUMEZKOEN PALA-TXAPELKETAKO FINALA BITERIN.
  • 12:00 GIZONEZKOEN PALA-TXAPELKETAKO FINALA BITERIN.
  • Ondoren, sari-banaketa.
  • 14:30 Pala-txapelketakoen bazkaria Axularren.
  • 18:00 Afizionatuen eskuz binakako I. San Fermin Txapelketaren finalerdiak Ibaiondo pilotalekuan.

UZTAILAK 2, IGANDEA

  • 9:30 XXVII. San Fermin kros herrikoia. Benjaminak (500 m) goizeko 10:00etan irtengo dira, haurrak (1000 m) 10:15ean, kadeteak (2000 m) 10:20an eta helduak (8000 m) 10:45ean.
  • 10:00-13:30 eta 16:00-18:00 Colombaire usakume-tiroa. 
  • 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara PUZGARRIAK Axularren.
  • 12:00 Kros herrikoiaren SARI-BANAKETA.

UZTAILAK 6, OSTEGUNA

  • TOPAGUNEAREN IREKIERA Gure Zumardian.
  • 19:30 Jaiak aurkezteko ekitaldia Gure Zumardian. Ekitaldian bandak jarriko zaizkie danborradetako kantinerei: beteranoen danborradako Maite Salari, eta haurren danborradako Irune Salaberria eta Alazne Benitori. Era berean, txapela eta lore-sorta emango zaizkie barrutiko jubilatuen ordezkariei: Angel Luis Herrero Lerones eta Mª Olga Miranda Bernardez.
  • Alkateaz gain, ekitaldian alkate txikiak izango dira: Julen Arruabarrena Novo eta Nahia Chaparro.
  • Jai Batzordeak omenaldia egingo dio Jose Mari Arangureni, Pasai Antxoko jaietako jarduera guztietan parte-hartzaile eta sustatzaile gisa egindako ibilbideagatik.
  • Halaber, San Fermin 2017 kartel lehiaketako irabazlea izan den Beñat García Sagarzazuri saria emango zaio.
  • 20:00 TXUPINAZOA Zumardian, etxafuegoak botaz eta kanpaiak irauliz, Pasai txarangak girotuta.
  • Ondoren, Sanferminetako zapiak jantziko zaizkie erraldoiei eta, buruhandiak eta Itsas Mendiko txistulariak lagun, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
  • 20:30 SALBEA San Fermin parrokian: Pasai Antxoko abesbatzak “Agur Maria”, Hilarión Eslavaren “La Salve” eta Aita Madinaren “Aita Gurea” kantatuko ditu, Jokin Otamendiren zuzendaritzapean. 
  • 23:30 ZEZEN SUZKOA Gure Zumardian.
  • 24:00 DANTZALDIA Oharkabe taldearekin Topagunean.
  • 24:00 DANTZALDIA Karlos DJ-arekin Azokan.

UZTAILAK 7, OSTIRALA, SAN FERMIN EGUNA

  • 06:00 DIANA Gauerdi txarangarekin.
  • 07:00 Helduentzako BIGANTXAK Luzuriagan, Marques de Saka ganadutegiko bigantxekin.
  • 08:00 TXOKOLATE-JANA Topagunean.
  • 10:00 HAURREN PALA-TXAPELKETA Biteri pilotalekuan. Adingabekoen eskubideen aldeko kanpainaren barruan.
  • 11:00 SALTSEROAK lagun-taldearen meza Anunciatan.
  • 12:00 Santseroak lagun-taldek herriko kaleak alaituko ditu, saltsero nagusi “Antxo Areto Futbola Pescados Ferreres”ekin.
  • Ordu berean MEZA NAGUSIA San Fermin parrokian. Pasai Antxoko abesbatzak, Jokin Otamendiren zuzendaritzapean, besteak beste, obra hauek kantatuko ditu: ”Gloria a Ti”, ”Aintza Zeruetan”, “Zatoz Jaungoiko”, “ Santo Santo”, “Aleluia”, “Hosanna”, “Zoriontsu zu”, “Ave Versum” eta “Agur Jesusen Ama”.
  • 13:00 JOTA NAFARREN JAIALDIA Voces Navarras taldearekin Axular plazan.
  • 13:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da, Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
  • 14:30 SALTSEROAK lagun-taldearen bazkaria.
  • 17:00 OILAR BORROKA Kampsan. Izen-ematea: 16:00etatik aurrera. 
  • Bukatzeko, Rovolutyonari Brothers taldearen emanaldia.
  • 18:00 HAURREN DANBORRADA Luzuriagatik abiatuta, Pasai txarangarekin.
  • 18:30 SARDINA-JANA Topagunean.
  • 18:30 TOKA txapelketa Kupeldegin.
  • 19:00 HERRI KIROLEN ERAKUSTALDIA Gure Zumardian. Parte-hartzaileak:
    • -Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta “Bihurri”, Alex Txikon, Felix Zubizarreta eta Hodei Ezpeleta.
    • -Harri-jasotzaileak: Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza.
    • -Iparraldeko Jokoak: Oskar Basatxu eta Laura Basatxu. 
  • 20:30 KONTZERTUA TARANTELLA ORKESTRAREKIN Gure Zumardian: “THE 34 TOUR” ikuskizunaren aurkezpena.
  • 21:30 Beteranoen danborradako afaria Jubilatuen Etxean.
  • 23:00-01:00 PLAYBACKA Topagunean.
  • 00:00 BETERANOEN DANBORRADA barrutiko kaleetan Pasai txarangarekin.
  • 00:00 DANTZALDIA Karlos DJ-arekin Azokan.
  • 01:00 DJ IBILTARIA barrutiko kaleetan.
  • 01:00 DANTZALDIA Tarantella orkestrarekin Gure Zumardian.

UZTAILAK 8, LARUNBATA, EUSKAL EGUNA

  • 06:00 DIANA Gauerdi txarangarekin.
  • 07:00 Helduentzako BIGANTXAK Luzuriagan, Marques de Saka ganadutegiko bigantxekin.
  • 9:00etatik 13:00etara: GALEPER-TIROA Molinaoko zelaian. 
  • 12:00 FAMILIEN ARTEKO JOLASAK
  • 13:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da, Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
  • 14:00 HERRI BAZKARIA.
  • 16:00-21:00  KAOS eta SEMEN Kampsan. Parke irekia eta patinaje erakustaldia
  • Kontzertua: HERENA, NOR MAN, PANIKO, LUMA, eta ezusteko talde bat.
  • 16:30 Mus-txapelketa Galizia Etxean.
  • 16:30 HAURREN ARRANTZA-TXAPELKETA Marealtan.
  • 17:00 BETERANOEN DANBORRADAREN bisita Berra egoitzara.
  • 17:30 Haurrentzako jolasak Kupeldegin.
  • 18:00 BURRUNBA ELEKTROTXARANGAk barrutiko kaleak alaituko ditu.
  • 18:00 Afizionatuen eskuz binakako I. San Fermin Txapelketaren finala Ibaiondo pilotalekuan.
  • 18:00 MUXIKOEN erakustaldia Xoxote taldearekin Gure Zumardian.
  • 19:00 BERTSO JAIALDIA Azokan. Parte-hartzaileak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martín eta Sustrai Colina.
  • 19:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da, Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
  • 19:00 LUNTXA Basariren danborradako parte-hartzaileentzat.
  • 20:30 BASARI ELKARTEAREN DANBORRADA barrutiko kaleetan barrena ibiliko da Pasai txarangarekin.
  • 23:00 KONTZERTUA Topagunean: LA JODEDERA eta NAU.
  • Ondoren, DANTZALDIA EZTEN GIRO taldearekin.
  • 00:00 DANTZALDIA Karlos DJ-arekin Azokan.

UZTAILAK 9, IGANDEA, GAZTE EGUNA

  • 12:00 KARABINA-TIROA haurrentzat eta emakumeentzat Biterin.                 
  • 13:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da, Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
  • 13:00 LOS TXAMUKOS mariatxi-taldeak bere bigarren diska (TXAMUKOS) aurkeztuko du Axular plazan.
  • 14:30 GAZTEEN BAZKARIA
  • 17:00 KUKAINA Marealtan.
  • 18:00 LOS BEBES DE LA BULLA taldeak herriko kaleak alaituko ditu.
  • 18:00 ELEKTROTXARANGA.
  • 19:00 EUSKAL JAIA ALKARKIDE musika-taldearekin Azokan.
  • 19:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da, Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
  • 19:00 BOXEO-GAU HANDIA, Jose Mari Rey “Poché”ren omenez, Ibaiondo pilotalekuan.
  • 20:00 Haurrentzako BIGANTXAK Luzuriagan, Marques de Saka ganadutegiko bigantxekin. 
  • 20:30 ROCKALEAN kaleko rock-taldea barrutiko hainbat lekutan arituko da.
  • 22:00 KARAOKEA eta DJ GAUA Topagunean.
  • 00:00 DANTZALDIA Karlos DJ-arekin Azokan.

UZTAILAK 10, ASTELEHENA (JUBILATUEN ETA HAURREN EGUNA)

  • 10:00 XAKE-TXAPELKETA 6-16 urtekoentzat Biterin.
  • 10:30 Jubilatuentzako MAHAI-JOLASEN FINALAK haien egoitzan.
  • 11:30 Toka eta bote txapelketa jubilatuentzat Axularren.
  • 12:00 KOLOREAK konpartsaren DESFILEA barrutiko kaleetan barrena.
  • Ondoren, erraldoi eta buruhandien konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da, Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
  • 12:00 III. MARMITAKO DESAFIYUA Oarso kalean.
  • 12:30 Jubilatuen elkarteak antolatutako jarduera guztien SARI-BANAKETA.
  • 14:00 III. MARMITAKO DESAFIYUAREN BAZKARIA Oarso kalean.
  • 14:00 HERRI BAZKARIA haurrentzat.
  • 14:30 Jubilatuen BAZKARIA jubilatuen elkartean.
  • Ondoren, DANTZALDIA KARLOS DJ-arekin Axularren.
  • 15:00 PARRILLADA Topagunean.
  • Ondoren, ANDONI OLLOKIEGIREN emanaldia.
  • 16:00 HAURRENTZAKO ANTZERKIA Gure Zumardian: PATATA TROPIKALA taldeak AZKEN EGUZKILOREA lana aurkeztuko du.
  • 17:00-19:30 HAURRENTZAKO TAILERRAK “Kolore Guztiak”ekin Gure Zumardian.
  • Ondoren, denak bigantxetara GAUTXORI txarangarekin batera!
  • 19:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa barrutiko kaleetan barrena ibiliko da, Itsas Mendiko txistulariek lagunduta.
  • 20:00 Haurrentzako BIGANTXAK Luzuriagan, Marques de Saka ganadutegiko bigantxekin.
  • Bukatzean, berriz ere Gure Zumardira txarangarekin.
  • 23:30 ZEZEN SUZKOA Gure Zumardian.
  • 00:00 POBRE DE MÍ Gure Zumardian Pasai txarangarekin, jaiei agur esateko. Orain gutxiago falta da 2018rako.

Egitarau honetan jasotzen diren jarduera guztiak Antxoko Jai Batzordeak antolatu ditu. Egiarau hau egin ahal izateko, ezinbestekoa izan da herriko talde eta elkarteen ekarpena: Galepertarrak elkartea, Basari elkartea, Lore Txorta elkartea, Kolore Guztiak kulturarteko elkartea, Muxikoak taldea, Mimos taberna, Leunda taberna, Casa de Galicia, Fontanería Tomás, Croissanteria Axular Topagune, Kampsa kolektiboa, Jubilatuen Elkartea, Paco Bueno gimnasioa, Pasai Txaranga, eta zenbait herritar. Eskerrik asko guztiei.