Eduki publikatzailea

San Fermin 2018 kartel lehiaketa

HELBURUA

Lehiaketa irabazten duen kartelak aurtengo jaiak iragarriko ditu eta jaietan argitaratzen den aldizkariaren azala izango da

OINARRIAK

  • Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte.
  • Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko erabil daiteke eta kartelean "San Fermin JaiakPasai Antxo 2018. Uztailaren 4tik 8ra" lemak agertu behar du. Ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik agertuko. Kartelarekin batera, kartazal itxi bat aurkeztuko dute, eta barruan egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa sartu behar dira.
  • Originalak maiatzaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea, 61. Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan).
  • Jai Batzordeak kartel irabazlea aukeratuko du eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du.
  • Aukeratutako kartelaren egileak sari hauek jasoko ditu: LEUNDA tabernan 4 pertsonentzako bazkaria eta 200 €.
  • Garaile suertatuko den lana Jai Batzordearen jabetzapean geldituko da.
  • Sarituak izan ez diren lanen egileek, Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren lanak.