Eduki publikatzailea

Indian azido erasoen biktima izandako emakumeekin kolabora ezazu, kontakizunak biltzen dituen liburua erosita

Que entre la luz” izenburuko liburuak genero indarkeriaren eta umeei tratu txarra ematearen aurkako kontakizun laburrak biltzen ditu eta, besteak beste, Alberto Vázquez Figeroak eta Toti Martínez de Lezeak idatzia da, eta Idazle Independenteen Nazioarteko Elkarteak argitaratua.

Liburuaren ideia sortu zen hain zuzen azido erasoen biktima izandako emakumeek Bekoz Beko Elkartearen bitartez Pasaiara egindako bidaiaren ondotik. Orduan erabaki zuten kolaboratzea eta liburuaren etekinen zati bat emakume indiarren taldeari eskaintzea.

Pasai Antxoko Bekoz Beko Elkartearen egoitzan eskura liteke liburua, 15 euroko prezioan.