Eduki publikatzailea

Udalak lizitatu du behin-behineko egitura San Pedron, Proisa kokatzen zen partzelan

Proisa (Produktu industrialak SA) kokatzen zen partzelak, 450m2 inguru ditu, solairu bakarreko behin-behineko eraikin bat hartuko du, 8x14m² neurrikoa.  Behin-behineko eraikuntza berria partzelaren barrenean kokatuko da, bere aurrean espazio libre bat utzirik, plazara sarbide librea izango duena. Behin-behineko eraikuntza hori 94m2ko espazio garden batek osatzen du, kasik azalera guztia hartzen duela. Era berean bi espazio osagarri daude, 6,5m2ko komun bat, kanpotik ere sarrera independentea duena, eta 10,5m2-ko biltegi bat.

Esku-hartzea datza edukiontzi aurrefabrikatuak kokatzean, eta halaber, hornikuntza-, saneamendu eta elektrizitate instalazioetan. 

Partaidetzazko aurrekontuek 30.000€ko partida bat jaso zuten behin-behineko eraikina egikaritzeko, baina Basa Arquitectura, S. Coop.-ek egindako proiektua amaiturik, azken aurrekontuak 80.000€ jotzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saila izaki gainerako 50.000€ jartzen dituena dirulaguntza gisa.

Pasaiako Udalak deitoratzen du obra honen atzerapena. “Ezaugarri hauekin udalerrian eta ingurunean egiten ari diren lehen jarduketa da eta oso zaila izan da aurrera eramateko formula aurkitzea”, diote. “Urretxun dauzkaten edukiontziak bisitatzera joan ginen nola egin genezakeen ikusteko, baina kontzeptua erabat ezberdina zen, eta ez zigun adibide gisa balio izan”. Beste konplikazioetako bat izan da, batetik, proiektua idatzi beharra zeren instalazioak obra egin beharra dakar saneamendua eta elektrizitatea instalatu ahal izateko, eta bestetik, ezinbestekoa izan zen aurrekontu parte-hartzaileetan aurreikusitako finantzaketaren bikoitza eskuratzea (30.000 euro aurreikusi ziren eta kostu osoa 80.000 eurokoa da), behin-behineko egitura-proiektua errealitate bihurtzeko.

Proiektua gauzatu nahi duten enpresek abenduaren 6ra arteko epea daukate eskaintzak aurkezteko.