Eduki publikatzailea

Prentsa oharra: Itotiak Donibaneko kiroldegian

Pasai Donibaneko Udalaren kiroldegiko kirol-pistan ohi baino ur gehiago sartu da negu honetan.  Estalkiaren segurtasuna dela-eta, bertan ziurtasunez lanean jarduteko eskaera egina duenez Osalanek, gaur gaurkoz ezin izan dira egin garaiz eta egoki garbitasuneko eginkizunak.

Udaleko langileak behin-behineko neurriak hartuta, estalkiko egoera arintzen saiatu dira, kanpoaldetik jardunda, baina ez da nahikoa izan.  Ura biltzeko bi erretenetako bi tokitan behintzat saneamendu partziala egin behar da, eta egiteko hori kanpotik egin beharra dago.  Udalaren Zerbitzuetako Sailak, Kirol Sailarekin elkarlanean, gaian aditua den enpresa baten laguntzaz baliatzea erabaki du, gaiari aldi baterako konponbide bat eman diezaion. Hartara, kirolariek berme osoarekin erabili ahal izango dute pista, nola astean zehar, hala asteburuetako entrenamenduetan. 

Gaur bertan bi sistema jarri dira, zehazki, ura sartzen denerako bi lona ezarri dira azpil gisa, tutu uzkurtu baten bitartez kanpo aldera ateratzeko euri-uren pilaketa.   Lana instalaziotik hamar bat metrora egiten ari dira, eta horretarako, beharrezkoa izan da plataforma berezi bat jartzea, kontuan izan baitira pistaren zoruaren ezaugarriak eta bertarako sarbidea. 

Egoera, beraz, kontrolatua dago, eta orain estalkiko erretenak lehortu zain egon beharra dago, gerora, kanpoaldetik behin betiko tratamendua egiteko. 

Gobernu taldeak barkamena eskatzen du, eta eskerrak ematen dizkie bai instalazioko erabiltzaileei, egoera aintzat hartzen dutelako, bai kiroldegiko langileei, arazoa arintzen saiatu direlako.