Eduki publikatzailea

Portuaren jarduerak sortzen dituen ingurumen-inpaktuen berri ematea

2012an Pasaiako Portuaren jarduerak sortzen dituen ingurumen-inpaktuak hobetzeko Erakunde arteko Mahaia sortu zen, non Pasaiako badiaren inguruan diharduten erakunde guztiek hartzen duten parte. Horretarako protokolo bat jarri zen martxan, eta hau betetze aldera, udalak herritarren laguntza eskatu nahi du aipatu protokoloa bete eta portuan sortzen diren gertakariei buruzko erregistroa osatzeko.

Portu Agintaritzarekin adostutako protokoloari jarraiki, udalak berak jakinaraziko dizkio horri gertakariok. Ingurumenari kalte egiten dion ekintzaren bat somatuz gero (zarata, zikinkeria...), jar zaitez harremanetan HAZ Bulegoarekin edota Udaltzaingoarekin.