Eduki publikatzailea

Poltsa konpostagarrien banaketa

Maiatzaren 29tik aurrera, eta dohainik, Udala poltsa konpostagarriak banatzen hasiko da hondakinen frakzio organikoa jasotzeko.

Poltsak Udalaren hiru HAZetan banatuko dira, eta horretarako interesdunek edukiontzi marroia irekitzeko txartel elektronikoa erakutsi beharko dute. Aipatutako txartela ez izanez gero, HAZen bertan eska daiteke, eta doan emango da.

Aukera baliaturik, Udaletik azpimarratu nahi da zein garrantzizkoa den bakarrik poltsa konpostagarriak erabiltzea edukiontzi marroian uzten den frakzio organikoa ateratzeko.