Eduki publikatzailea

Poltsa konpostagarrien banagailuak abian dira

Jada abian dira lau barrutietan jarritako poltsa konpostagarrien banagailuak

Makina horietan 37 poltsako sorta eskuratu liteke (10 litrokoak), hondakin organikoak biltzeko, eta gero zuzenean edukiontzi marroian botatzeko. Poltsek UNE-EN 13432 ziurtagiria dute (Europako Normalizazio Batzordearen araua, material bat biodegradagarritzat edo konpostagarritzat hartzeko bete behar dituen ezaugarriei buruzkoa), eta horiek inprimatzeko ur-tinta ekologikoak erabili dira.

Banagailuetan poltsak eskuratzeko, edukiontzi marroia irekitzeko txartel bera erabili behar da. Horri dagokionez, gogorarazten da Udalak 9.000 txartel baino gehiago banatu dituela zabor-ordainagirien titularren artean. Oraindik txartela ez dutenek edo galdu dutenek, Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan eska dezakete.

Herritarrek 10 astean behin izango dute aukera banagailuetan poltsa-sorta eskuratzeko.

Banagailuen kokalekua

  • Donibane: Erabilera anitzeko eraikineko kirol-eremuaren sarreran (arraun-elkartearen gainean), Lezobidea, z.g.
  • San Pedro: Herriko plazan, Alkateordetzako beheko solairuan (liburutegiko sarreran).
  • Antxo: Gure Zumrdian, automatikoki garbitzen diren komunen ondoan.
  • Trintxerpe: Alkateordetzan, Euskadi etorbidea z.g. (Udaltzaingoaren eta Trintxerpeko HAZ bulegoaren ondoan).