Eduki publikatzailea

Poesiaren munduko eguna

Poesiaren Munduko Eguna etorri poetikoaren aldeko omenaldi beroa da, Unescok 1999. urtean proposatua, eta martxoaren 21ean izaten dena.

Zer da ba poesia? Elkarrizketan aniztasunaren agerpena da; hitza erabiliz, ideien hedapen askearen agerpena da, eta baita sormenaren eta berrikuntzaren agerpena ere. Askotariko sormenerako lagungarria da poesia, era berritzailean jar bailiteke zalantzan, batetik, hitzak eta gauzak nola erabiltzen ditugun; eta bestetik, errealitatea jasotzeko eta interpretatzeko dugun modua. Elkarketa, metafora eta gramatika bereziei esker, kulturen arteko elkarrizketarako aukera bat da, beraz, hizkera poetikoa.

Bidal ezazu zure poesia liburutegiak@pasaia.net helbidera eta inprimatu egingo dugu liburutegian jartzeko.

Olerki Lehiaketa

Oinarriak

PDF, 07 Mb

Era berean, poesiaren egunaren harira, bi urtean behin egin ohi den bezala, liburutegiek oraingoan ere Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa antolatuko dute. Hona hemen 19. edizio honetako oinarriak (eranskinean). Lanak Trintxerpeko liburutegira bidali behar dira uztailaren 10a baino lehen. Irabazleen zerrenda abenduan kaleratuko da, prentsa bidez.