Eduki publikatzailea

Poesiaren egunean, liburuaren aurkezpena eta irakurketa poetikoa

Datorren martxoaren 21ean, poesiaren eguna ospatzeko Pasaiako liburutegiek ekitaldi bat antolatu dute Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan. Jarraian, mikroa irekiko da, nahi duenak gustuko duen poema bat irakur dezan.

1964an Portugaleten jaiotakoa, baina urte luzez Donostian bizi den Dory Lansorena idazleak “Soñador de nubes” liburua aurkeztuko digu eta irakurketa poetiko musikatua eskainiko digu, Antolín Calvilla, Idoia Arteaga eta Bixen Aranbururen laguntzarekin. Doryk bigarren poesia-liburua du hau. Lehenengo “Laberinto de pasiones” argitaratu zuen 2016an. Iaz haurrentzako idatzi zuen: “El viaje de Luna a Mundoletras, un lugar lleno de magia” eta antologia ugaritan hartu du parte.

"Versos al Paso" lehiaketan Madrileko Udalak bere bertso bat aukeratu zuen zebra-bide batean jartzeko. 

Txiki-txikitatik gustatu izan zaio idaztea Doryri. Bere adierazteko modua dela esan ohi du askotan, horrela husten duela bere arima.

Casares Irratiko “El refugio de Calíope” poesia saioa zuzentzen eta aurkezten du, eta beste saio batzuetan ere kolaboratzen du.

Lanbidez trenbideetako langilea da.