Eduki publikatzailea

Poesia lehiaketako sari-banaketa

Pasa den asteazkenean, martxoaren 21ean, Munduko Poesiaren Egunaren harira, PASAIA HIRIA -XABIER PORTUGAL ETA VILLA DE PASAIA -ALTAMIRA PUENTE poesia lehiaketako sari-banaketa egin zen Trintxerpeko liburutegian.

Irabazleen poemekin egindako liburuak editatu ditu Udalak.

Argazkian, Goizane Aizpurua eta Rafael Bravo irabazleak agertzen dira saria jasotzeko momentuan; Miriam Cano zinegotziarekin, Félix Maraña idazle eta liburuen editorearekin eta Jesús María Cormán epai-mahaikidearekin.