Eduki publikatzailea

“Pasaia Hiria – Xabier Portugal” eta “Villa De Pasaia – Altamira Puente” Pasaiako poesia sarien erabakia (XX. Ekitaldia)

Goiatz Labandibar Trintxerpeko liburutegiaren atarianAitor Kaltzakorta eta Goiatz Labandibar euskaraz, eta Rosa María Rubio eta Francisco Serrano Rangel gaztelaniaz dira Pasaiako Poesia Sarien irabazle berriak. Pasaiako Udalak 1980tik aurrera ematen ditu sari horiek, eta laster batean irabazleen lanekin bi liburu argitaratuko ditu. PASAIA HIRIA –XABIER PORTUGAL eta VILLA DE PASAIA- ALTAMIRA PUENTE, poesia-sariak Portugal eta Puente izenei lotuta daude, bata euskarari lotzeko eta bestea gaztelaniari. Biek ala biek ekarpen handia egin dute Pasaiako literatura lehiaketen eta kulturaren alde.

Donostiako Aitor Kaltzakortak euskarazko lehen saria “Euria zara-zara” poema-sortagatik irabazi du, eta Oiartzungo Goiatz Labandibar Arbelaitzek bigarren saria “interpretazioak G minorrean” obragatik. Gaztelaniaz, Getxoko Rosa Maria Rubiok lehen saria lortu du “Quién anda en la playa”poema-sortagatik, eta Badajozeko Fernando Serrano Rangelek bigarren saria “Tu otro nombre” izeneko lanagatik.

Sarietako epaimahaikideak honako hauek izan dira: Irati Goikoetxea eta Nerea Beldarrain idazleak, euskaraz; eta Elena Román, Jesús María Cormán eta Félix Maraña, gaztelaniaz. Saritutako lanak bi liburutan argitaratuko ditu Berminghan Editek.

Pasaiako sariak 1980. urtean sortu ziren, gogo biziz sortu ere Altamira Puente liburuzainak bultzatuta, Antxoko barrutian. Bertako liburutegian lehiaketak egiten ziren, haurrak eta helduak hitzaren eta arteen jardueretan treba zitezen. Udalak hasiera-hasieratik bere gain hartu zuen sarien sustapena, eta ekitaldiak bultzatu zituen. Sortze beretik izan zen sustatzaile.

Altamira Puentek laguntzaileak izan zituen, bereziki nabarmendu zen Xabier Portugal, bai idazle lanetan, bai Pasaiako zinegotzi eta alkate lanetan. Berak eman zion jarraipena ekimen honi bertan zuzenean parte hartuz. Bi lagun horien aldeko aitormena erakutsi nahian, Pasaiako Udalak erabakia du sari hauek Xabier Portugalen eta Altamira Puenteren izenak eramatea.

Poesia-sari hau Gipuzkoatik eta Euskaditik kanpo zabaldu zen berehala, eta gaur egun poesiaren bozgorailuetako bat da. Berrogeita hamarretik gora idazlek jaso dituzte sariak, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, eta haien lanak hedatu eta zabaldu egin dira arretaz zaindutako edizioetan. 1981. urteko lehenengo bi liburuak argitaratu zirenetik gaur artean 26 liburu argitaratu dira, 15 gaztelaniaz eta 13 euskaraz. Pasaia Hiria sarien aldeko lanean lagun ugari aritu dira, nola lehiatzaileak, hala epaimahaiko kideak. Guztiak izan dira kualifikatuak eta lau hamarkadetan zintzo aritu dira, garai batean Xabier Portugalek eta Altamira Puentek gogo biziz abian jarritako ekimen honetan.