Eduki publikatzailea

Poesia-errezitaldi antzeztua, San Pedroko liburutegian

Euskarazko irakurketa bultzatzeko udalak antolatutako kanpainaren barruan eta liburutegiko irakurketa klubarekin batera azaroaren 18rako Autobiographikal antzerki-poesiatuaren emanaldia eskainiko dute Ane Zubeldia eta Eider Adeletxek San Pedroko liburutegian helduentzat 19:30ean.

Ondoren luntxa egongo da.

Doakoa izango da.