Eduki publikatzailea

Piraguismoko hastapeneko irakasle ikastaroa

Euskal Kanoe Federakuntzak, Pasaia Kayak klubaren eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin batera, Piraguismoaren Hastapeneko irakasle ikastaroa antolatuko du.

Ikastaroa Pasaian antolatuko da maiatzaren 25etik 27ra, eta izen-ematea maiatzaren 21 artera bitartekoa izango da. 

Ikastaroa oso-osorik euskaraz emango da.

Ikastaroa doakoa izango da pasaitarrak direnentzat edo Pasaiako elkarte batean jarduten dutenentzat.

Prestakuntza kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikarientzat bideratua dago. 

Ikastaroaren bitartez, nagusiki behar adina prestakuntza eman nahi zaie piraguismoaren kirolean teknikariei oinarrizko maila izateko.

Prestakuntza horretan lehen hogei ordutan kirol modalitate edo espezialitatearen oinarrizko hastapena eskuratu ez ezik, modalitatea bera sustatu eta bultzatuko dute. Halaber, eskola kiroleko edo kirol federatuko jardueretako eta lehiaketetako kirolariei laguntzeko eta haien zaintzaz arduratzeko prestaketa jasoko dute, jardueretako araudiek diotena betez. 

Hastapeneko irakasleentzako ikastaroa federazioaren prestakuntza jarduera bat da, eta bertan ikasgai hauek ematen dira: oinarrizko ezagupenen arloa, metodologia eta piraguismoaren didaktika, material eraikuntza eta mantentzea, segurtasun aktiboa eta prebentziozkoa, programazioa, palakadak emateko maniobrak eta teknika. 

Informazioa eta izena emateko, Euskadiko piraguismo federazioan:

 

Izen-emate orria

PDF 0,05 Mb

 

Sarrera-proba

PDF 0,13 Mb

 

Deialdiaren xehetasunak

PDF 0,12 Mb