Eduki publikatzailea

Piraguen gordelekua eta alokairu zebitzuan UHF frekuentziako talkieak, itsasoan seguruago ibiltzeko

Donibaneko Kirolguneko piraguen gordelekuak eta alokairu-zerbitzuak pasa den denboraldian izandako arrakasta itzela dela-eta, Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailetik jakinarazten dugu duela gutxi bi terminal erosi direla (walkie talkie motakoak), eta horiek Donibaneko piraguak gorde eta erabiltzeko zerbitzuaren erabiltzaileen esku jarriko direla, ur-xaflara bakarrik nahiz taldeka sartzen diren erabiltzaileen segurtasun-neurriak areagotzeko.

Talkieak kiroldegiaren harreran eskatu beharko dituzte, eta horien erabilera guztiz doakoa da.

Itsas banda VHF bandaren domeinukoa da  (Very High Frecuence), eta FM gisa lan egiten du. Frekuentzia-tartea honako hau da: 156 MHz eta 158 MHz bitarte; eguraldi txarrak ez dio gehiegi eragiten, eta ez du gaitasunik lurretik zabaltzeko errebote atmosferikoagatik; hori dela eta, itsas-bandako walkie talkieak gailu ezin hobeak dira profesionalen nahiz amateurren itsas-komunikazioetarako.
Gainera, transmisore horiek itsas-ekipoetarako bereziki diseinatutako osagaiekin egindakoak dira, eta komunikazioetan segurtasun osoa eskaintzen dute.

Talkiek flotagarritasuna dute, hondoratu ez daitezen eta alerta-dei bat egiteko aukera izan dadin. Jakina, guztiz estankoak dira.

Ezbeharren bat izanez gero, erabiltzaileek 16. kanalarekin jarri behar dute harremanetan. VHFko 16. kanala irrati bidezko itsas-komunikazioko kanala da, VHFko 156,9 MHz-an dabilena. Itsas-sorospen eta -segurtasunerako mundu-mailako sistemak (SMSSM) ezartzen du kanal hori mundu guztian sorospenerako, larrialdietarako, segurtasunerako eta deietarako bakarrik erabiliko dela. Horren irismena milia gutxi batzuetakoa da, baina badu baliokidea uhin-ertaineko (MF) 2.182 KHz frekuentzian, eta horrek irismen handiagoa du.