Eduki publikatzailea

Pertsona zaharren erorikoak prebenitzeko tailerra

Erorikoak dira lesio–eragile nagusiak 64 urtetik gorakoen artean. Azken datu epidemiologikoen arabera, adin-talde horretakoen erdiek, urtean behin, gutxienez, izaten dute erorikoren bat; baina erorikoen ondorioak ez dira soilik fisikoak, baita psikologiko eta sozioekonomikoak ere.

Arazo horren garrantzia kontuan izanda, Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kirol Departamentuak, Osakidetzako Osasun Zentroekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin elkarlanean, erorikoak eta horien ondorioak prebenitzeko tailer bat antolatu dute 64 urtetik gorakoentzat, eta horien familiako edota zaintzaileentzat.

Tailerretan, erorikoen zergatiak aipatuko dituzte eta horiek saihesteko zer egin dezakegun azalduko dute, baita bizimodu osasungarria eta ariketa fisikoa egitea zein garrantzitsua den ere, edota zer laguntza tekniko ditugun eskura (Tele-asistentzia).

Tailerra saio teoriko-praktiko gisa egingo da, urriaren 5ean, arratsaldeko 16:30etatik 18:30era, Trintxerpeko Alkateordetzan.
Izen ematea doakoa izango da, eta Trintxerpeko Osasun Zentroan bertan edo telefonoz egin daiteke 943006550.

Trintxerpen baino lehenago Donibanen programatu zen ikastaroa, baina gutxieneko talderik osatu ez zenez, ezin izan zen aurrera eraman.

Beraz, Donibanen interesaturik balego, Trintxerpeko ikastaroan eman lezake izena.