Eduki publikatzailea

Pasaiara datorrenari egingo zaion harrera-protokoloaren onarpena, bere jatorria zein den kontuan izan gabe

Pasaiako Udalak aurten onartu ditu Harrera Protokoloa eta Pasaiara etorri berri direnen harreraren aldeko adierazpen instituzionala. Izan ere, bi urteko parte-hartze prozesua egin ondoren, udalaren konpromisoa irmoa da gai honekin. Prozesu horretan hartu zuten parte, besteak beste: harrera zuzena egiten duten udaleko langileek, udalaren sailetako arduradun-teknikariek, herriko eragileek (elkarteek, ikastetxeek, anbulatorioek, udal-zerbitzuek, eta bestek), eta herritarrek. Bereziki  esku hartu zuten askotariko emakumeek eta Pasaiako gazte eta haurrek. Guztira, 122 pertsona aritu ziren prozesuan. Azkenean, 2016ko maiatzeko udalbatzarrean aho batez onartu zuen Udalbatzak harrerarako prozesurako txostena. Dokumentuan (Harrera protokoloa) jasotzen da, besteak beste, hemendik aurrera Udalak zer ekintza eta baliabide erabiliko dituen Pasaiara bizitzera etortzen direnei harrera egiteko.

Onartutako txostena laburbildu egin dugu herritarren artean zabaltzeko. Hiru atal bereizi ditugu: 

  1. Harrerarako parte-hartze prozesuaren txostena.
  2. Harrerarako protokoloa
  3. Adierazpen instituzionala.