Eduki publikatzailea

Pasaian ANIZTASUNA ospatuko dugu

Erakusketa: ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK!

“Ongi Etorri Errefuxiatuak” 1x2 metroko 17 panelez osatutako erakusketa bat da, modu sistematikoan lantzen duena historian zehar, eta gaur egun asiloaren eta babesaren gaiak nola landu diren; baita Europar Batasuneko politiken krisiaren gaia ere; MUGAK eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak landua.

Maiatzaren 29tik 31era Trintxerpeko ZIRIZA eraikinean

  • Goizez, bisitak Pasaiako hezkuntza-komunitateekin
  • Arratsaldez bisita librea: 18:30-20:30.
  • Maiatzaren 29an, 17:00etan emakumeentzako bisita gidatua.

Ekainaren 2tik 4ra, Antxoko kultur etxean

  • Ostirala 2, goizez: bisitak Pasaiako hezkuntza-komunitateekin
  • Arratsaldez bisita librea: 18:30-20:30
  • Larunbata 3 eta Igandea 4, goizez 10:30-13:30 eta arratsaldez, 18:30-20:30.

Maiatzak 13 (larunbata) “DUO JADE” emakume kubatarrak

San Pedroko Udal Aretoan, 18:00etan

  • Film laburra
  • Mahai ingurua (ikusleekin elkarreraginean)
  • “Duo Jade” Kontzertua

Garai historiko honetan, zeinetan oinarri diren globalizazioa, demokraziaren aldeko borroka, ezberdintasunaren eta aniztasunaren defentsa, elkarlanean oinarritutako harremanetarako bidea eta elkarrizketa horizontala, garrantzizkoa da emakumeen munduari dagokion guztia ikastea, azaltzea eta zabaltzea, eta bereziki, musika egiten duten emakumeei dagokiena; eta baita prozesu eta fenomeno horiek egitekoetan zuzenean nola eragiten duten aztertzea ere.

Ekainak 1 (osteguna), JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEK ELKAR EZAGUTZEKO GUNEA. EMAKUMEAK ANIZTASUNAZ GOZATZEN.

Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:30etatik 20:00etara
Emakumeen arteko teknika eta jolas elkarreragileak, gure arteko aniztasunaz gozatzeko aukera izan dezagun, eta berdintasunaren eta justizia sozialaren bila ari den gizarte honetan ulergarriagoa izan dadin errespetua sustatzea eta errespetuari garrantzia ematea.

Dinamizatzailea: Beatriz Zalakain

EKAINAK 2 (ostirala), ANTZERKI FOROA

Antxoko Kultur Etxean, 17:30etan
4 antzezlan laburren bitartez, Badia Eskolako ikasleek aniztasuna eta bazterkeria jorratuko dituzte. Eszenatokian ikusitakoari buruz, publikoarekin batera, solastu eta hausnartzeko aukera izango da.

Ekainak 9 (ostirala), MURREN BIDAIA

Familientzako, 7 urtetik gorako haurrentzat
Donibaneko Ludotekan, 18:30etan

Mur Afrikatik etorri zen pateran bere familiarekin; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira, eskolara joaten dira eta ongi pasatzen dute. Broderrek, ordea, beltzekin kontuz ibili beharra dagoela pensatzen du. Hori dela eta, Mur eta bere familiaren bizitza zailagoa egiteko gatazka egoerak sortarazten ditu. Zein zaila den dena, ezta? Txemaren familiak ere ez du begi onez ikusten adiskidetasuna. Nola konplikatzen duten dena helduek, ezta?

Ekainak 10 (larunbata), ANIZTASUNAREN INGURUKO PERKUSIO TAILERRAREN EMANALDIA

Antxoko Zumardian, 17:30etatik 20:00etara
PASAIA MUSIKAL / Antxoko Musika Egunaren egitarauaren barruan