Eduki publikatzailea

Pasaiako udaleku irekietan begirale izateko izen-ematea

Pasaiako Udalaren Gazteria Departamentuak jakinarazten du uztailerako antolatu dituen "Pasaiako Udalekuak” egitarauan begirale izateko izen-emate epea irekiko dela. Epea datorren apirilaren 23an, astelehena, hasiko da, eta maiatzaren 3an, osteguna, amaituko da.

Era berean, Gazteria Departamentuak jakinarazi nahi du hautaketa-prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

 

Izena emateko jarraibideak

PDF (0,04 Mb)

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.

Aurten izena emateko modua aldatuko dugu. Izena emateko orriak eta informazioa orain arte Gazteria Sailean eskuratzen ziren; aurrerantzean HAZ bulegoetan edo Udalaren web orrian (www.pasaia.net) eskuratuko dira.

Izena emateko sistema berria erabiliko dugu: dokumentazioa paperean entregatu beharrean, hautagaiek https://lanpoltsa.urtxintxa.eus/ loturaren bidez egingo dute izen-ematea; informazio-orrietan adieraziko zaie zein urrats jarraitu behar duten izena emateko. Halaber, honako orrialde honetan ere eskatu ahal izango dute informazioa: http://www.urtxintxa.eus/zerbitzu-orrialdeak/pasaiako-udaleku-irekiak-2018/.

Ezarritako epearen barruan izena eman ondoren, Udaleku Irekiak kudeatzen dituen enpresak pro-ba bat egingo die hautagaiei, Gazteria Sailak gainbegiratuta. Proba hori maiatzaren 11n, ostirala, izango da 18:00etan Udal Euskaltegian (Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe).  Proba izango da 45 minutu inguruko talde-dinamika. Talde gehiago egin behar izanez gero, beste ordutegi batzuk emango zaizkie.

Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte, Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrez, gutxieneko heziketa  izan dezaten. Ikastaro hori ekainaren 8an eta 9an izango da Arrokaundieta gazte aterpetxean. Ezinbestekoa da ikastaro horretan parte hartzea, udalekuetan lan egiteko.

Interesdunak barrutietako HAZ bulegoetara bertaratu daitezke.

Herritarren Arreta Bulegoen (HAZ) helbideak hauek dira: Donibanen, Donibane kalea, 19; Trintxer-pen, Euskadi etorbidean dagoen Alkateordetzan; eta Antxon, Hamarretxeta, 24. 

HAZeko telefonoa hau da: 943-344034. Jendaurreko-ordutegia: 8:00 h. a 14:00. 

Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez baita begirale izateko eskaerarik onartuko epez kanpo.