Eduki publikatzailea

2016-02-05-Pasaiako udalaren erakunde-adierazpena, prekarietatearen aurkako Correscales-Korrika izeneko ekimenari buruzkoa

Korrika Prekarioaren Donostia eta Oarsoaldeko Elkartasun Taldeak Pasaiako Udaleko talde guztiei helarazi die CORRESCALES KORRIKA PREKARIOA izeneko ekimena otsailaren 19an helduko dela gure udalerrira. Hori dela eta, otsailaren 5ean Eledunen Batzordean ondorengo adierazpena adostu zen:


ERAKUNDE-ADIERAZPENA

Pasaiako Udalak bat egiten du prekarietatearen aurkako Correscales Korrika Prekarioa ekimenarekin.

Pasaiako Udalak hitzematen du kontratu eta lehiaketa publikoetan gizarte-klausulak indartu eta zainduko dituela, eta prekarietatea bultzatzen duten enpresekiko harremanak aztertuko dituela.

Udalak herritarrei dei egiten die Correscales Korrika Prekarioa ekimenaren baitan udalerrian antolatzen diren jardueretan parte har dezaten.

Pasaiako Udalak ekimen honen eskura jartzen ditu udalerriko instalazioak, ekimena bertan aurkez dezaten.