Eduki publikatzailea

Pasaiako Udal Euskaltegiko XXIII. kultur astea

Bi izango dira aurten ekitaldi nagusiak:

Otsailaren 2an, osteguna: Iluntzeko 19:00etan, “HILETA” film laburraren (2016ko Mintzagun Saria) proiekzioa eta, jarraian, Kepa Sojo zuzendariarekin solasaldia, Trintxerpeko Alkateordetzan.

Otsailaren 4an (Santa Ageda bezpera), larunbata: Iluntzeko 19:00etan, Gudarien enparantzatik SANTAESKEAN irtengo gara Ilunbe Musika Elkartekoekin eta bertsolariekin batera. Ondoren, afari-merienda Trintxerpeko Alkateordetzan.

Etor zaitez, momentu atsegina pasako dugu eta.