Eduki publikatzailea

Pasaiako poesia sariak (XIX. ekitaldia)

Goizane Aizpurua Ibánez, Afasia Air Lines poema-bildumarekin, eta Rafael Bravo Arrizabalaga, Tempestad de Luz idazlanarekin, Pasaiako poesia sarien irabazleak dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Pasaiako Udalak 1980tik aurrera ematen ditu sari horiek, eta laster batean irabazleen lanekin bi liburu argitaratuko ditu.  Irabazle biak Debakoak dira. PASAIA HIRIA –XABIER PORTUGAL eta VILLA DE PASAIA- ALTAMIRA PUENTE, poesia-sariak Portugal eta Puente izenei lotuta daude, bata euskarari lotzeko eta bestea gaztelaniari. Biek ala biek ekarpen handia egin dute Pasaiako literatura lehiaketen eta kulturaren alde. Ekitaldi berri honetan bigarren saria hutsik gelditu da bi ataletan.
Sarietako epaimahaikideak honako hauek izan dira: Irati Goikoetxea eta Nerea Beldarrain idazleak, euskaraz; eta Elena Román, Jesús María Cormán eta Félix Maraña, gaztelaniaz. Saritutako lanak bi liburutan argitaratuko ditu Berminghan Editek.

Pasaiako sariak 1980. urtean sortu ziren, gogo biziz sortu ere Altamira Puente liburuzainak bultzatuta, Antxoko barrutian.  Bertako liburutegian lehiaketak egiten ziren, haurrak eta helduak hitzaren eta arteen jardueretan treba zitezen.  Udalak hasiera-hasieratik bere gain hartu zuen sarien sustapena, eta ekitaldiak bultzatu zituen. Sortze beretik izan zen sustatzaile. 

Altamira Puentek laguntzaileak izan zituen, bereziki nabarmendu zen Xabier Portugal, bai idazle lanetan, bai Pasaiako zinegotzi eta alkate lanetan. Berak eman zion jarraipena ekimen honi bertan zuzenean parte hartuz.  ¡Bi lagun horien aldeko aitormena erakutsi nahian, Pasaiako Udalak erabakia du sari hauek Xabier Portugalen eta Altamira Puenteren izenak eramatea. 

Poesia-sari hau Gipuzkoatik eta Euskaditik kanpo zabaldu zen berehala, eta gaur egun poesiaren bozgorailuetako bat da.  Berrogeita hamarretik gora idazlek jaso dituzte sariak, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, eta haien lanak hedatu eta zabaldu egin dira arretaz zaindutako edizioetan. 1981. urteko lehenengo bi liburuak argitaratu zirenetik gaur artean 25 liburu argitaratu dira, 14 gaztelaniaz eta 12 euskaraz.  ¡Pasaia Hiria sarien aldeko lanean lagun ugari aritu dira, nola lehiatzaileak, hala epaimahaiko kideak. Guztiak izan dira kualifikatuak eta lau hamarkadetan zintzo aritu dira, garai batean Xabier Portugalek eta Altamira Puentek gogo biziz abian jarritako ekimen honetan.