Eduki publikatzailea

Pasaiako 35. Umorezko Antzerki Jardunaldiak

Urriaren 14tik 25era bitartean Pasaiako 35. Umorezko Antzerki Jardunaldiak egingo dira Pasai San Pedroko Udal Aretoan, Pasai Antxoko Kultur Etxean eta Trintxerpeko Alkateordetzan. 

Sei egunetan zortzi antzezlan oso anitz ikusi ahal izango dira; guztiek dute umorea ardatz, umore mota ezberdinak.

Sarrerak, takilan jarriko dira salgai.

Informazio gehiago: kultura@pasaia.net/ 943004349.

Urriaren 14an, ostirala, (ikastetxeentzat)

BADUT TALDEA: Zirriborro
 
Ikuskizun honetan artista honen desafioa bere kreazio berriaren aurrean eukiko dituen beldurrak, zailtasunak eta zalantzak transmititu nahi degu. Nola bilatzen duen bere ideia hoberena eta nola aurrera eramaten duen. Gure artistaren desafioa bere lehen liburua idaztea eta nola hitzegin hitzei buruz hitz bat ere esan gabe. Klown kodigoan eta testurik gabeko ikuskizuna publiko guztientzat.

Urriaren 15ean, larunbata, Antxoko kultur etxean, 22:30ean

DECOPIVOLTA TALDEA

Zer gertatzen da bi lagun histrionikok haien atariko bizilagunen bilera zuzentzen dutenean?

Zer erakutsi behar digute artista esnob batek eta etxekoandre alargundu berri batek? Eta benetan inporta duena... Nahikoa madalena egongo al da guztientzat?

Etxerako moduko komedia lotsagabea.

Urriaren 16an, osteguna, San Pedroko Udal Aretoan, 20:00etan

CASCAI TEATRE: El pillo

El pillo umorezko ikuskizuna da, musika, keinua, objektuen antzerkia, ikus-entzunezkoa eta inprobisazioa nahasten dituen ikuskizuna.

Hori guztia, Marcel Tomasen unibertso sortzailearen ikuspuntutik. AKTORE utopikoa, MIMO perfektua, PAILAZO modernoa eta deliriozkoa, SHOWMAN atipikoa eta INPROBISATZAILE bikaina.

Urriaren 21ean, ostirala, Trintxerpeko Alkateordetzan

LOLITA CORINA KONPAINIA: Brujas

Ezbeharrezko heriotza bat, sorgin baten kontsulta, koadro bat... batzuetan bultzada txiki bat nahikoa da ezkutuko botereak agerrarazteko.

Lula sorgin irudikorra arduratuko da Dora alargun atsekabetua naturaz gaindiko munduan barneratzeaz, baina ezer ez da dirudiena... batzuetan sorginak gutxien espero duzun lekuan daude...

Sorginen garaia da... zabaldu zure zentzumenak, lerratu zaitez.

Sorginen garaia da... ez beldurrik izan, ez duzu minik hartuko.

Sorginen garaia da... ez dituzu inoiz ahaztuko

Urriaren 22an, larunbata, Antxoko Kultur etxean 22:30ean

CIA.NOGUSANO: "A pan y agua"

NOMOFOBIKAK: "Sarean Kateatuak"

A pan y agua (hitzik gabeko ikuskizuna)

Edozein eguneko goiz batez parke bateko banku batean topatzen dira: Jesús García, langabezian dagoen okina eta Jainkoaren managerra den Gigino Pastichino apaiza. Hori guztia usoen begiradapean. Jesusek usoei okindegian bezperan sobratutako ogia jaten emateko premia sentitzen du. Apaizak, bere aldetik, erritual hori oztopatzen du, ogi-mami bakoitza benedikatuz. Kanpaiek mezaren berri ematen dute… 

Sarean kateatuak

Kalera mugikorrik gabe ateratzen bazara, urduri jartzen al zara?

Mugikorra itzali behar duzunean, zinean edo ospitalean adibidez, kontzentratzeko arazoak dituzu? Bateria bukatzeak ezinegona eragiten dizu? NOMOFOBIKAK taldearen laguntza behar duzu! Terapia bat egiten dute publikoarekin batera, umore dosi handi batekin. 

Urriaren 23an, igandea, Trintxerpeko Gudari plazan 12:00etan

MALAS KONPAÑIAS ZIRKO TALDEA: Txatarra

Ongi etorri gure neurrira egindako mundura, barrilez, taulaz eta tramankuluz propio eraikitako unibertsora; zeina errutinaz, ahultasunez eta ametsez ere osatzen dugun; zatoz gurekin inora ere ez garamatzan bidetik konformismo eta onarpenetik haratago; igo, jaitsi, gira, bira eta salto egingo dugu, asperraldi astunena dibertsio bihurtuz.

TXATARRA guztientzat egokia den antzerki-zirku ikuskizuna da; umorea, antzerkia, objektuen manipulazioa eta akrobazia uztartzen dituen lan ikusgarri, dibertigarri eta hunkigarria.

Urriaren 23an, igandea, San Pedroko Udal Aretoan 20:00etan

METROKOADROKA: "SU IZAN NAHI: hildakoak, senideak eta maskotak"

Hotzak dauden bost lagun beroaren bila. Haien bizitzetan erabakigarriak izan diren hildakoak, senideak eta maskotak oroituz bilatuko dute falta zaien beroa.

Umorea, poesia bisuala, performancea eta diziplina artistiko ezberdinen arteko elkarrizketan oinarritzen da.“SU IZAN NAHI: hildakoak, senideak eta maskotak” antzezlana: pertsonen bizitzak lotzen dituzten hariak jarraituz eginiko bidaia emozional bat.