Eduki publikatzailea

Pasai San Pedroko jaietan ere erabil ezazue garraio publikoa

Pasaiako Udalak San Pedroko jaietara garraio publikoan etortzeko deia egiten dizue, egun hauetan gurekin batera herriko jaiez goza dezazuen.

Bestalde, jakinarazten dizuegu Nabarra Boua plazako aparkalekuaren 3. solairua irekiko dela ondorengo egun eta orduetan:
Ekainak 28, asteartea: 17:00etatik 02:00etara.

  • Ekainak 29, asteazkena, eta ekainak 30, osteguna: 10:00etatik 22:00etara.
  • Uztailak 1, ostirala, eta uztailak 2, larunbata: 10:00etatik 02:00etara.
  • Uztailak 3, igandea: 10:00etatik 22:00etara.

Jai alaiak izan ditzazuen opa dizue Udalak.
Gora San Pedroko jaiak!