Eduki publikatzailea

Pasai Donibaneko UBERA liburutegiaren inaugurazioa

EGITARAUA

MAIATZAK 25

  • 18:00: Inaugurazio ekitaldia liburutegian.
  • 18:30: Lintxua Dantza Taldearen emanaldia l
  • 19:00: “Hamaika bueltan” antzerkiaren lagunen emanaldia.
  • 19:30: Luntxa 
  • 20:30: Jabier Muguruzaren “Leiho bat zabalik” disko berriaren kontzertua, Juanba Berasategi Aretoan. Doakoa.

MAIATZAK 26

  • 11:30: Aterpe Elkarteko aiton-amonekin poltsak josteko tailerra.
  • 11:30: Irakurketa kolektiboa. 
  • 12:30: “Xuxurlariak” taldearen emanaldia, Kulturgunetik hasita, Santiago plazaraino.
  • 17:30: Maite Frankok eta Omaymak “Esku bete ipuin” kontaketa eskainiko digute euskaraz eta zeinuen hizkuntzan.

MAIATZAK 31

  • 17:30: Bells instrumentuaren tailerra Felipe Ugarterekin.
  • 19:00: Ramón Aizpurua eta David Zapiainen eskutik, 
  • “Kakaoaren ibilbidea:  Caracaseko Errege Konpainia” liburuaren aurkezpena.

EKAINAK 1

  • 18:00: “Liburutegiak eta komunitatea”, profesionalen eta herritarren arteko mahai-ingurua.

Ekitaldi guztiak liburutegian izango dira.

Ekitaldiak, mahai-ingurua kenduta, adin guztietako herritarrentzat izango dira.

Eraikin osoan Donibaneko sortzaileen lanak egongo dira erakusgai.



UBERA

Maiatzaren 25ean Pasai Donibaneko UBERA liburutegi berria inauguratuko dugu, Kulturguneko eraikinean.

Ilusioz eta gogoz hasiko dugun etapa berri honen hasiera zuekin konpartitu nahi dugu eta horregatik, herritar guztiei gonbidapena bidaltzen dizuegu, bertako ekimenetan parte har dezazuen.

Liburutegiaren historian ezin da aipatu gabe utzi Itsas Mendi elkarteak urteetan egindako lana.

2014an Donibanen liburutegi berri bat egiteko ideia sortu zenean, ohiko formuletatik harago, herritarren beharretara egokitzen zen espazio bat sortu nahi izan genuen. Pasaiako liburuzain eta udal ordezkariek ordura arteko ereduaren aldaketak zer ekar zezakeen hausnartu ondoren, lan bat egin behar izan genuen, beste hainbat proiektu eta egitasmoren berri izateko, eta horrekin batera, egitasmo berria udal baliabideetan txertatzeko eta egokitzeko.

Liburutegiaren inguruan lehendik lanean aritutako herritarrekin harremanetan jarri ondoren, elkarlanean aritzearren, oso aberasgarria izan den prozesu bati ekin genion. Denon artean egindako ahaleginari esker iritsi gara honaino. Orain artean gurekin batera izan diren herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauen bidez, batez ere “Bibliotekako Lagunak” taldea osatzen duten kideei. Halaber, herritar eta eragile guzti guztiak gonbidatu nahi ditugu egiteko geratzen den bidean ere parte har dezaten.

Eredu berri honetan gizartearen aldaketa eta teknologiaren garapenaren ondorioz, beste urrats bat egin dugu aurrera. Ezinbestean txertatu behar izan dugu liburutegia tokiko komunitatean.

Eta oztopoak oztopo egun gutxiren buruan Ubera liburutegia irekiko da. Izena herritarrek hautatua izan da, hainbat parte-hartze saioren ostean. Ubera hitza ezaguna da Donibanen, eta esanahiak ­_“Itsasontzi batek edo mugimenduan doan gorputz batek uretan uzten duen arrastoa”_ proiektu honekin lotura zuzena duelakoan gaude.

Hona hemen Uberaren lan-ardatz eta helburuak:

  • -Komunitatearen identitatea indartu.
  • -Tokiko kultura eta Pasaiako kulturartekotasuna sustatu.
  • -Teknologia berriak ezagutu eta erabili.
  • -Autoikaskuntza bultzatu.
  • -Zentzu zabalean irakurketara bultzatu (liburuak, zinema, irudia, musika...)
  • -Jakin-mina eta sormena piztu.
  • -Edukiak sortu.
  • -Pentsamendu kritikoa lantzeko espazio publikoa eskaini.