Eduki publikatzailea

Pasai Donibaneko puntetako pasealekuan kantina ustiatzeko kontratua

Kontratuaren xedea da Pasai Donibaneko Puntetako pasealekuan dagoen kantinaren ustiapena .

Pasaiako Udalak ez dio kontratistari preziorik ordainduko, eta kontratistak kontratuaren egikaritzetik eratorritako saldoekin finantzatuko du zerbitzua. 

Kontratuaren iraupena 2 urtekoa izango da, eta beste bi urtez luza daiteke, bi aldeek hala adostuz gero,

Kantina ezingo da 2018ko martxoaren 23a baino geroago ireki, Aste Santuan kantina irekita egon dadin.

Esleipendunak urtean, gutxienez, 6.000,00 euroko kanona ordaindu beharko du.Lizitatzaileek euren eskaintzetan kanon hori hobetu dezakete.

Kontratuaren esleipendunak behin betiko bermea eratu beharko du, hartutako konpromisoak beteko dituela ziurtatzeko. Berme horren zenbatekoa 3.000,-- eurokoa izango da. 

Balorazio-Irizpideak:

  • - Zerbitzuari atxikitako giza-taldeak duen esperientzia ostalaritzako zerbitzuen kudeaketan (ostalaritzako zerbitzuen kudeaketan edo gerentzian izandako esperientzia baloratuko da.
  • - Kontratuaren egikaritzeari atxikitako langileen titulazioa/prestakuntza.
  • - Proposamen ekonomikoa.

Kontratu honen xedearen deskribapen zehatza baldintza teknikoen agirian jasotzen da: KONTRATATZAILEAREN PROFILA

Eskaintzak aurkezteko epea datorren otsailaren 19an bukatuko da, 14:00 etan.