Eduki publikatzailea

Pasai Donibaneko Konstantzia bandaren bigarren mendeurrena ospatzeko egitaraua

17/09-20 (ASTEAZKENA)

  • 18:30 Gipuzkoako Foru Aldundiak Konstantzia musika-bandari harrera egingo dio, bandaren sorreraren 200. urteurrena dela eta.

Donibaneko herritarrak gonbidatzen ditugu foru-aldundiaren jauregira ager daitezen, aitorpen-ekitaldi horretan Konstantziaren ondoan egon daitezen. 

17-09-29 (OSTIRALA) 

  • 19:00. Konstantzia banda herriko kaleetan ibiliko da, berrehungarren urteurrena ospatzeko ekitaldien hasiera iragartzen.
  • 20:00  Berrehungarren urteurrena ospatzeko egitarauaren inaugurazioa udaletxean.

Udal agintariek 200. urteurrenaren oroimenezko xingola jarriko dute bandaren zutoihalean. Hain zuzen ere, zutoihal hori 1905ean brodatu zuten sanjuandar emakume gazteek, bandak Eibarko txapelketa irabazi zuela-eta. 

17-10-1 (IGANDEA)

  • 10:00. Txistulari eta akordeoien diana Donibaneko barrutian. 
  • 12:00 Konstantzia bandaren 200 urteetan zendu diren bandako kide, laguntzaile eta jarraitzaileen oroimenezko meza.
  • 13:00. Nafarroako Faltzesko bandaren kontzertua Santiago plazan , Ramon Garcia Olcozen zuzendaritzapean.

17-10-5 (OSTEGUNA)

  • 20:00  Garikoitz Mendizabal (txistularia) eta Aitor Furundarena (akordeoi-jolea) Bonantzako elizan.

17-10-6 (OSTIRALA)

  • 20:00  Musikeneko Abreu soka-laukotearen kontzertua Bonantzako Kristo Sainduaren elizan.

17-10-7 (LARUNBATA)

  • 11:30 Donibaneko kantujira, bailarako beste kide batzuen laguntzarekin. 
  • 18:00 Trainerillen estropadak badian, Donibane-Koxtapek antolatuta. Estropadak bukatzean Koxtaperi bandera bat emango zaio, aitortza gisa.

17-10-8 (IGANDEA)

  • 10:00 Konstantzia bandaren itsas diana, berrehungarren urteurrena ospatzeko egun nagusiari hasiera emateko. Gero kalean jarraituko dute. 
  • 13:00 Konstantzia musika bandaren kontzertu berezia Santiago plazan, Ramon Vega Oteroren zuzendaritzapean. 
  • 14:30 Bazkari herrikoia musikari, senide, lagun eta jarraitzaileentzat Pasai Donibane-Koxtape arraun taldearen egoitzan. Egungo kideei eta bandan ibilbide luzea egin dutenei aitortza egingo zaie.
  • 18:00 Konstantzia banda omentzeko bazkariaren ondoren, txaranga batek joko du, eta gero txaranga hori Donibaneko kaleetan barrena ibiliko da.
  • 20:00  Konstantzia bandaren bigarren mendeurrenaren ospakizunaren amaierako ekitaldia Santiago plazan.

17-10-20 (OSTIRALA)

  • 20:30 Konstantzia musika bandaren 200. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin bukatzeko,  ANDRA MARI ABESBATZAK kontzertua emango du San Juan Bautista parrokian, Andoni Sierraren zuzendaritzapean.

KONSTANTZIA MUSIKA BANDAREN HISTORIA

1817an instrumentu-musika maite zuten zale batzuk, gehienak arrantzaleak, txaranga bat sortzeko bildu zirenean, ez zuten pentsatu haien ondorengoek zer-nolako gorabeherak pasa beharko zituzten denboran aurrera egin ahal izateko. Txaranga terminoa Napoleonen garaikoa da, eta honela definitzen da: jatorri militarreko musika taldea, haize eta perkusio-instrumentuz osaturikoa. Egungo musika-banden aurretikoak izan ziren txarangak. Hasierako zuzendaria Juan Fernando Saiz izan zen, eta horren ondoren zuzendari izan ziren, besteak beste, haren seme Justo eta Avelino. Azken horrek 1876an eskabidea aurkeztu zuen Udalean, instrumentuak erosteko diru-eske. Hitzez hitz honela jasota dago eskaera: “El que suscribe, director de la charanga denominada Constancia….”. Gure Konstantziak aurretik beste izen batzuk ere izan zituen: Música Filarmónica de los Aficionados, Amantes de Santa Cecilia eta beste batzuk, aipatutakoak eta oraingo izenak adina iraun ez zutenak. Constancia izena lehenengoz lehen aipatutako 1876ko eskabidean ageri da.

Taldea sortu zeneko garaiari dagokionez, garai asaldatua izan zela esan beharra dago. Gipuzkoan hainbat gertakari izan zen garai hartan: San Luisen Ehun Mila Semeen kanpaina, liberalen asiakerak; lehenengo gerra Karlista; Esparteroren gobernu asaldatuak, foruen aurkakoak; eta Narvaez, Lersundi eta O´Dounell generalen gobernu euskaldun samarrak. 1829. eta 1930. urteen artean desagertu egin zen banda, gerra Karlisten ondorioz. 1839an bandaren zuzendari Justo Saizek banda berriz sortzeko eskatu zuen. 1859an Juan Bautista Intxaurrandieta izendatu zuten bandaren zuzendari, eta zatiketa prozesu bat hasi zen, 1861. urtera arte iraun zuena. 1861. eta 1870. urteen artean komunitate txiki batean bi banda izan ziren: bigarrena laikoa, erradikalek Santa kendu zuten izenetik, eta Amantes de Cecilia izenarekin aritu ziren, Gobernadore Zibilak Amantes de Santa Cecilia taldea desagertzeko eskaera egin zuen (ustez erlijio kontuengatik) eta ukatu egin zioten. Bigarrena 1870ean desagertu zen.

1858an Justo Saizek orduan Música Filarmónica de los Aficionados de San Juan de los Pasages zeritzan taldearen musika-zuzendaritza utzi zuenean, Udalean entregatu zuen elkarteak zituen instrumentuen zerrenda, horietako batzuk erakundearenak ziren eta beste batzuk Udalarenak. Taldeko kideek ordaintzen zituzten gastuak, eta udalak laguntza txiki batzuk ere ematen zituen, batzuetan intrumenturen bat erosteko ere bai.
Bandak zenbait sari eskuratu izan du bere ibilbidean zehar, azpimarratzekoa da Eibarko banden txapelketan 1904an lortutako garaipena, Candido Guerestaren zuzendaritzapean. Hurrengo urtean sanjuandar emakume gazteek zutohial bat brodatu zuten, txapelketa hura irabazi zuen bandaren omenez; eta gaur egun Konstantzia bandak zutoihal hori erabiltzen du. Sanjuandar emakume gazteen omenez bandako kide Robustiano Olacireguik ATOZTE BADA obra konposatu zuen.