Eduki publikatzailea

Pasai Donibane Geltoki Motor IV. Triatloia, SPRINT mailan

Ekainaren 4an, goizeko 10:30ean ospatuko da Pasai Donibane Geltoki Motor IV. Triatloia, SPRINT mailan.

Maila horrek igeriketa frogarako 750 m, bizikletarako 20 km eta korrika sailerako 5 km-ko luzeerak zehazten ditu. Modu honetan, azken urteotan ikusle mordoa erakarri eta arrakasta handia duen kirol froga Pasaiara ekartzen dugu. Euskal Federazioak antolatzen duen triatloien euskal zirkuitua geroz eta handiagoa da eta egun, apenas da triatloirik gabeko kostaldeko herririk.

Hala, gure herriaren ezaugarriak aintzat hartuta, Pasai Donibane Geltoki Motor triatloia froga oso ikusgarri eta liluragarria izango dela uste dugu. Bertan, badian igeri egin eta gero, bizikleta hartu eta Jaizkibelgo mendate historikoaren igoerari ekingo diote partaideek. Txirrindularitzaren froga handienak igaro dira bertatik eta ospe handia duen mendatea da. Amaitzeko, bizikletak boxetan utzi eta oinezko lasterketa hasiko dute. Lasterka, Pasai Donibanek daukan kale bakarretik ibili beharko dira bere pasartetxoak zeharkatuz, eta Arizabalo Jauregiaren parean kokatuko den helmugara iritsiko dira.

Informazio gehiago: http://www.pasaidonibanetriatloia.com/