Eduki publikatzailea

Herritarren parte-hartzea Poblado, Salinas eta Andonaegi hiri-eremuen eraberritzeko plana egiteko prozesuan

Pasaiako Udala Poblado, Salinas eta Andonaegi hiri-eremuen eraberritze, birgaitze eta kudeaketarako plana egiten ari da.

Hiru eremu horietan egin nahi den esku-hartzearen helburuak honakoak dira: hirigunearen eta etxebizitzen irisgarritasuna hobetzea; etxebizitzen baldintza energetikoetan hobekuntzak egitea; eta instalakuntzak berrantolatzea.

Planaren dimentsioa ikusita eta bizilagunengan izango duen inpaktua aintzat hartzekoa izanik, Pasaiako Udalak auzokideekin partekatu nahi du informazioa eta haien iritziak jaso nahi ditu. Horretarako, datozen asteetan hainbat bilera egingo dira Trintxerpeko alkateordetzan. Bileran ordezkari politikoek, udal arkitektoek eta plana idazteko kontratatutako UTEko langileek parte hartuko dute.

Hiri eremu bakoitzean bi bilera egingo dira, eta guztiak Trintxerpeko Alkateordetzan egingo dira:

  • Azaroaren 5ean, 18:30ean. Andonaegiko bizilagunak
  • Azaroaren 6an, 18:30ean. Salinas eta Pobladoko bizilagunak
  • Azaroaren 25ean, 18:30ean. Andonaegiko bizilagunak.
  • Azaroaren 27an, 18:30ean. Salinas eta Pobladoko bizilagunak. 
Proposatutako etxebizitzen eta espazio publikoaren eraberritzeak iritzi ezberdinak entzutea eta soluzioak kontrastatzea eskatzen du; hori dela eta, Pasaiako Udalak  aipatu auzoetako bileran parte hartzeko gonbidapena egiten die.