Eduki publikatzailea

Partaidetzazko aurrekontuak: Lehen fasearen emaitzak

Pasaiako Udalak abiatutako  bere lehen fasearen amaierara iritsi da.
Ekainaren 19an amaitu zen Aurrekontu Partehartzaileen prozesuan proposamenak egiteko epea. Pasaia hobetzeko 188 proposamen jaso dira eta horrela sailka daitezke.

  • Jasotzeko moduaren arabera:
    • 46 saio irekietan parte hartu duten  herritarrek egin dituzte
    • Postontzietan 23 proposamen jaso dira
    • Webgunearen bitartez 32 izan dira beharrak
    • Azkenik, kalez kale galdezka 87 proposamen jaso dira.
  • Jasotako proposamenaren helburuko lekua kontuan izanda, honela antola daitezke:
    • Pasaia guztiari eragiten diotenak: 22
    • Donibaneri: 16
    • Antxori: 85
    • San Pedrori: 14 
    • Trintxerperi: 51

Erantsitako agirietan lehen fasearen inguruko datu gehiago eta proposamen guztien bilduma.
Prozesuaren hurrengo urratsa balorazioarena izango da. Horrela,  Udal ordezkari eta teknikariek jasotako proposamen guztiak baloratuko dituzte. Partaidetza prozesuari iraila amaieran ekingo zaio berriro proposamenen lehenestearekin.

 
 

Jasotako proposamenak

188 proposamen

 

Lehen fasearen emaitzak

Bilerak, parte-hartzeak, etab.