Eduki publikatzailea

Partaidetzazko aurrekontuak 2017

Pasaiako Udalak abiatutako Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bere lehen fasearen amaierara iristen ari da. Lan fase honen helburu nagusia herritarren behar eta proposamenak jasotzea izan da.

Proposamenak egiteko azken eguna ekainaren 19 astelehena izango da. 

Trintxerpeko Alkateordetzan bilera irekia egingo da ekainaren 19an arratsaldeko 18:00etan, eta bertan proposamenak aurkezteko aukera izango da.

Proposamenak egiteko beste aukerak: HAZ eta liburutegietan egokitutako postontzien bidez, edota hemen aurkituko duzun formularioan.

Udalak Trintxerpeko herritarrak gonbidatu nahi ditu bilera ireki honetan parte hartzera. Horrez gain, azken egun hauetan proposamenak egitera animatu nahi ditu herritarrak.

Lehen fase honen datuak eta jasotako proposamen guztiak ekainaren 21ean egingo den Aurkezpen Publikoan azalduko dira, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean (Donibanen).