Eduki publikatzailea

Partaidetzazko aurrekontuak 2017 - Aukeratu zure proposamen gustukoena!

ORAIN ARTE BURUTUTAKO FASEAK

PROPOSAMENAK EGIN

2017ko maiatzaren 29tik ekainaren 19ra bitartean, herritarrek nahi izan zituzten proposamen guztiak aurkezteko parada izan zuten.

BALORAZIOA

Udalak, hainbat irizpide erabilita, proposamen batzuk prozesutik kanpo utzi ditu.

PROPOSAMENAK LEHENESTEA

Proposamenak ordenean lerrokatu dira.

EMAITZA: PROPOSAMENEN BALORAZIOA:

 
 

BALORAZIOA

PDF 1,2 Mb

 

HURRENGO FASEA: BOZKATU

 

BOZKETARAKO DIPTIKOA

PDF 1,9 Mb

Zure hautaketa egiteko, bete ondoren aurkituko duzun formularioa. Beste aukera da erantsitako biorrikoa deskargatzea, betetzea eta HAZeko bulegoetan, udal liburutegietan edo antolatu diren bileretan aurkituko dituzun boto-ontzietan uztea.

Horrela, Udal Aurrekontuaren 400.000€ erabakiko ditugu herritarrok. Inbertsio horiek bi urteko epean gauzatuko dira.

Proposamenen inguruko informazio gehiago nahi baduzu barruti bakoitzean egingo diren aurkezpenetara etor zaitezke:

  • Antxon, Urriaren 17an, 19:00etan, Kultur Etxean
  • Trintxerpen, Urriaren 19an, 19:00etan, Alkateordetzan
  • Donibanen, Urriaren 24an, 19:00etan, Udaletxean
  • San Pedron, Urriaren 25ean, 19:00etan, Udal Aretoan

Bozkatu hemen Pasaia hobetzeko proposamenak!

Pasaian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek bozka dezakete azaroaren 1a baina lehen.

Izan zaitez Pasaiagile!!!