Eduki publikatzailea

Pasaiako Udalak COVID-19ri eusteko neurri ezberdinak hartu ditu

Modu koordinatuan hartu dira, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioei jarraituz.

Pasaiako Udalak koronabirusa geldiarazteko ezberdinak hartu ditu gaur. Neurri horiek modu koordinatuan hartu dira, Osasun Sailak eta Osakidetzak udal-eremurako ezarritako gidalerro eta gomendioei jarraituz.

Neurriak eremu askotan (gizartean, hezkuntzan, kulturan, kirolean …) kutsatzeko arriskua minimizatzera bideratuta daude.

Arrisku handia dago biztanleria ahulenentzat, hala nola adinekoen kolektiboak jasotzen dituztenentzat. Horregatik guztiagatik, neurri ezberdinak hartzea erabaki du. Neurri horiek adinekoen egoitza-ingurunera ez ezik, komunitate-ingurunera edo adinekoak biltzeko guneetara eta haien jardueretara ere hedatzea, azken horiek askotan bateraezinak izaten baitira neurri unibertsalekin. Antzeko zerbait gertatzen da haurrekin eta Hezkuntza Sailak ezarritako jarraibideekin.

Bestalde, ekitaldi masibo edo jendetsuetara joatea mugatzea erabaki da, eta horrek eragin zuzena izango du udal programazioan eta agendan.

Neurriak honako hauek dira:

Jubilatuen egoitzak

Itxi egingo dira Pasaiako jubilatuen egoitzak eta Elizgain eguneko arreta-zentroa; eta egoitza eta jarduera horiekin lotuta dauden establezimendu guztiak. Orobat, jubilatuen egoitza horiekin edota adineko pertsonekin lotutako edozein ekintza bertan behera geldituko da, ohartarazpen berri bat eman artean. 

Gizarte Zerbitzuak

Bertan behera geratzen dira Gizarte Zerbitzuek eta Berdintasun sailek antolatutako ekitaldiak.

Kirolak

Kirol instalazioak itxi egingo dira gaurtik aurrera 

Kultura

Udal programazio guztia bertan behera geratuko da. 

Zinema

Zinema txikia bertan behera geratzen da.

Musika Eskola

Bertan behera geratzen dira Musika Eskolako klaseak eta jarduerak (entseguak).

LHI

Klase guztiak bertan behera geratzen dira.

Udal euskaltegia

Bertan behera geratzen dira jarduera guztiak.

Liburutegia

Liburutegia aldi baterako itxiko da, beste abisu bat eman arte.

Gaztelekua

Gaztelekua aldi baterako itxiko da, beste abisu bat eman arte.

Ludoteka

Ludoteka aldi baterako itxiko da, beste abisu bat eman arte.

Kuadrilategi

Bertan behera geratzen da, beste abisu bat eman arte.

Kale Hezitzaileak

Kale Hezitzaileen ekintzak bertan behera geratzen dira.

Aterpetxeak

Santa Ana eta Arrokaundietako aterpetxeak itxita egongo dira, beste abisu bat eman arte.

Zerbitzuak

Udal-instalazio guztien garbiketa arrunta handituko da produktu espezifikoekin, ukipen-eremuak desinfektatu ahal izateko.

ADMINISTRAZIO-PROZEDUREN EPEAK ETA ZUZENEKO ARRETA ETEN DIRA

COVID-19a dela-eta deklaratu den alarma-egoerak ezartzen du administrazio-prozeduren epeak eten egin behar direla. Beraz, Udalarekin gestioren bat egin behar duzuenok lasai egon zaitezkete, epe guztiak automatikoki etenda geratu baitira.

Bestalde, kutsatzeak ekiditeko, udalak aldi baterako bertan behera utzi du bulegoetako aurrez aurreko arreta. Horri dagokionez, honakoa ematen da aditzera:

  • Herritarren Arreta Zerbitzuak 943 344034 telefono-zenbakian jasotzen dituen dei guztiei erantzungo die 8:00etatik 14:00etara.
  • Ziurtagiri elektronikoren bat duzuenek (adibidez: NAN-e, Izenpe, B@kQ, FNMT...) Internetez izapide ugari egin dezakezue HEMEN
  • Hondakin-bilketa eta kale-garbiketa zerbitzuek abian jarraituko dute.
  • Udaltzaingoak 943 004300 telefono-zenbakian emango du arreta eguneko 24 orduetan. Arren eskatzen dizuegu benetako premia duzuenean bakarrik deitzeko. Ezinbesteko kasuetan bakarrik emango da aurrez aurreko arreta. Kasu horietan, egoitzaren sarrerako telefonoko botoia sakatu, eta adieraziko zaizuen segurtasun-protokoloa jarraitu.

Edozein zalantza argitzeko edo kontsultatzeko, Pasaiako Udalak gogorarazten du pasaitarren eskura dituela bere komunikazio-bide guztiak. Webguneko informazioa neurri berriak hartu ahala eguneratuko da, eta horiek ere komunikabideei helaraziko zaizkie.