Eduki publikatzailea

"Oteiza tiembla" izeneko film emanaldia Pasaian

2005ean Félix Marañak eta Nuria Ruiz Cabestanyk egina.

Jorge Oteizaren erakusketaren karietara deitutako jarduera-programaren barruan, Pasaiako Victor Hugo Etxean "Oteiza tiembla" deritzan film dokumentala emango da urriaren 10ean (Pasai Donibane) eta 11n (Trintxerpe). Filma, Felix Maraña eta Nuria Ruiz Cabestanyk 2005ean zuzendua, lehenbizikoaren gidoi batean oinarriturik egin zen, eta aldi berean Felix Maraña Pasaiako Oteiza erakusketaren komisarioa da, eta erakusketa hori 13ra arte, hots, igandera arte egongo da ikusgai.

Emanaldiak arratsaldeko 19:00etan (gaztelaniaz) eta 20:00etan (euskaraz) izango dira, Donibanen (Juanba Berasategi aretoa) bezala Trintxerpen (Alkateordetzako liburutegia).

"Oteiza tiembla" dokumentu oroitarazle bat da, non artistaren beraren testigantzak tonua finkatzen duen, eta Orioko poeta eta eskultorea bere abentura intelektualaren (kimera, errealitate eta bizitza) protagonista eta kontalari kokatzen duen. Filmak ibilbide bati jarraitzen dio, zeinak ondo pentsatzen jarrita, Oteizaren proiektu artistikoaren mugarri funtsezkoenetako bati jarraitzen dion, beti misterio, pentsamendu eta poesiaren oihal eta atze oihalean bildua. "Oteiza tiembla", 2005ean egina, Oteizak 1999an ikusi eta berrikusi zuen gidoi baten gainean egin zen.