Eduki publikatzailea

Azaroaren 5ean organikoa biltzeko edukiontziak itxiko dira

Ordutik aurrera, eta organikoa biltzeko edukiontzi berriak jarri ondoren, Udalak etxeetara bidalitako txartel elektronikoak erabili beharko dira edukiontzi marroiak zabaltzeko.

Duela aste pare bat Udalak etxe guztietara bidali zituen edukiontziak zabaltzeko txartel elektronikoak, 65a helburu izeneko planaren baitan, Pasaian edukiontzien sistemaren bidez birziklatze-tasak hobetzearren.

Izaskun Gomez alkateak ondokoa adierazi zuen: "Plan berriarekin aurrera egiten jarraituko dugu, Europak ezarritako % 65eko helburua lortzeko". Egiaztatu ahal izan dugu txartelak etxe gehienetara iritsi direla.

HAZen bidez jakin dugu txartelak bidali ziren 8.500 etxeetatik 200 bat etxean ez dituztela jaso, dirudienez, posta-zerbitzuaren banaketan akatsak izan direlako.

Horri dagokionez, txartela jaso ez duten bizilagunei gomendatzen diegu HAZ bulego batera hurbiltzeko, han emango baitiete txartel berria.

Udalak etxebizitza bakoitzeko txartel bakarra bidali du; horregatik, txartela galduz gero, edo txartelak akatsen bat izanez gero, Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan herritarrei txartel berria emango zaie eta aurrekoa baliogabetu, bikoiztutako txartelik izan ez dadin.

Halaber, Pasaiara etortzen diren bizilagun berriek txartela eska dezakete HAZ bulegoetan, organikoaren borondatezko bilketan parte hartu ahal izateko.

Izaskun Gómezek duela aste pare bat iragarri zuen edukiontzi berriak jarri, eta txartelak banatu ondoren, poltsa konpostagarriak dohainik banatzeko makinak jarriko direla: "Jarduketa hauek estrategia baten lehen urratsak dira, hain zuzen ere, borondatezko parte-hartze sistemen bitartez zabor-bilketan eta birziklatzean aurrera egiteko estrategiarenak".