Eduki publikatzailea

Ongi etorri, gazte! ekimena

Pasaiako Udalak bultzatzen duen “Ongi etorri, gazte!” prozesua azaroan jarri zen martxan. Ekimenaren bitartez, 12 eta 17 urte bitarteko gazteak bildu nahi dira, herrira etorri berri diren beste gazte batzuei harrera egokia egin diezaieten. Horretarako, gazteek hainbat ekintza proposatu dituzte, eta orain horiek antolatzen eta gauzatzen ari dira. Adin bereko beste gazte batzuk prozesuan parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte. Proposamenak hauexek dira:

- Trintxerpe- San Pedrora azken urteotan etorri berri diren gazteei haien barrutia erakusteko eta gustatzen zaizkien gauzak partekatzeko bideo bat egingo dute. Horretarako, Ongi etorri, gazte! Bideogintza tailer bat antolatu dute, David Carrasco adituaren laguntzarekin. Lau saio egingo dituzte: martxoaren 11, 18 eta 25ean, eta apirilaren 1ean, goizeko 10:30etik 14:00etara Trintxerpe-San Pedroko Gaztelekuan. Doakoa izango da eta 12 eta 17 urte bitarteko gazte guztiek eman dezakete izena, Pasaiako Gazteria Sailarekin (943-004330 / gazteria@pasaia.net) edo Migrazio eta Aniztasun Sailarekin (943-004320 / inmigrazioa@pasaia.net) harremanetan jarriz.

- Futbol txapelketa ere prestatzen ari dira. Kirolaren bitartez, etorri berriei harrera egiteko, elkar ezagutzeko eta lagunak egiteko asmoz antolatu dute. Txapelketa apirilaren 2an izango da, Antxon, 16:00etatik aurrera,  neska zein mutilentzat. Jokatu ondoren, elkarrekin afalduko dute. Prestaketetarako bilerak egun eta leku hauetan izango dira: martxoaren 9an eta martxoaren 23an, 19:30ean Antxoko Azokan.

- Azkenik, Antxoko gazte talde bat Ongi-etorri tour-festa antolatzen ari da, Antxora azken urteetan etorritako gazteei barrutian gustuko dituzten lekuak eta udal-zerbitzuak erakusteko, eta elkarrekin ondo pasatzeko. Jaia martxoaren 25ean izango da, Antxoko azokan 17:30ean hasita. Prestaketetarako bilerak egun eta leku hauetan izango dira: martxoaren 2an, martxoaren 9an eta martxoaren 16an, denak 17:30ean Antxoko Azokan.

Jardueretan parte hartu nahi duten 12 eta 17 urte bitarteko gazteak zuzenean bileretara joan edo antolatzaileekin harremanetan jar daitezke, 943-003585 telefonora deituz (Nicola edo Maria) edo nico@farapi.com  e-mailera idatziz.