Eduki publikatzailea

OHZ-ren diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrien aldaketaren hasierako onarpena

Pasaiako Udalba­tzak, 2017ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena ematea erabaki du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordain­tzeko diru-lagun­tzak arau­tzen dituzten oinarrien aldaketari.

30 eguneko epean espedientea jendaurrean egongo da iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik konta­tzen hasita, hartara edozein per­tsona fisikok edo juridikok Udale­txeko Kontuhar­tzaile­tzan espedientea azter­tzeko aukera izan dezan eta egoki­tzat ­jotzen dituen alegazio eta iradokizunak aurkez ­ditzan.

 

OINARRI ARAUTZAILEAK

PDF 0,09 Mb

Alegazio edo iradokizunik egingo ez balitz, oinarriak behinbetiko onartu­tzat joko dira, bestelako erabakirik hartu beharrik izan gabe.