Eduki publikatzailea

OHARRA: Trintxerpeko jaietan aparkalekuak

PASAIAKO UDALAK ONDORENGOA JAKINARAZTEN DU:

 

Trintxerpeko barrutiko jaiak direla-eta, Lasa eremuan barrakak jarriko direnez; Pasaiako Portu Agintaritzarekin hitz egin ondoren, eremu hauek egokituko dira ibilgailuak aparkatzeko:

 

  • Rodolfoko aparkalekua: eremu honetan uztailaren 13ko (osteguna) 12:00etatik uztailaren 17ko (astelehena) 6:00etara aparkatu ahal izango da.

  • Gudari plazaren pareko aparkalekua, barrera duena: uztailaren 14an irekiko da 12:00etan, eta uztailaren 16an (igandea) itxiko da 18:00etan.

  • Portutik ateratzeko bide nagusia, Aduana kalea: baterian aparkatu ahal izango da uztailaren 14ko 21:00etatik uztailaren 16ko 24:00etara.