Eduki publikatzailea

Oharra: Trafiko mozketak Antxon, krosa dela-eta

Larunbatean, abenduak 23, Pasai Antxoko Gabonetako Krosa egingo da, 20:30ean hasita. Hori dela eta, 20:15etik 21:15etara Antxoko hainbat kale trafikoari etenda egongo dira. Gainera, kale horietako garajeetara ezingo dira autoen sartu-irtenak egin.

Honakoak dira kale horiek:

  • Hamarretxeta kalea.
  • Oarso kalea.
  • Blas de Lezo kalea.
  • Zumalakarregi kalea.
  • Gure Zumardia.
  • Eskalantegi kalea (Usozetik Molinao arte).
  • Pavinsako garajeak.
  • Gelasio Aranburu kalea.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.

Pasaiako Udaltzaingoa.