Eduki publikatzailea

Oharra: Interferentziak egon daitezke telebistako seinalean

Udalak jakin du etxe batzuetan interferentziak sortzen ari direla telebista-seinalean.

Gai hau udalari ez dagokion arren, Udala saiatu da arazo horien jatorria ikertzen. Dirudienez, arazo horien jatorria honako hau da: Estatu guztian 4G teknologiako telefonia mugikorreko antenak aktibatu dira, eta batzuetan antena horiek interferentziak sortzen dituzte telebista-seinalean.

Zehazki, Pasaian badirudi era horretako zenbait antena aktibatu dela 2017ko uztailaren hasieran.

Telefonia mugikorreko operadoreek LLEGA800 izeneko enpresa bat kontratatu dute, eta enpresa horri eskatu diote 4G teknologia ezartzerakoan sortutako arazoen kudeaketaz arduratzeko, eta Llega800 enpresak argibide hauek eman ditu eragindako etxebizitzetarako:

Zer egin behar du herritar batek bere etxebizitzan interferentziak baditu?

Eraikin kolektibo batean bizi bada, jabe-erkidegoko lehendakariarekin edo finka-administratzailearekin hitz egin behar du, Llega800 enpresarekin harremanetan jar dadin.

Etxebizitza bakarreko etxe batean bizi bada, zuzenean jar daiteke harremanetan Llega800ekin.

Enpresa edo erakunde batean bizi bada, zuzenean jar daiteke harremanetan Llega800ekin, edo eraikinaren kudeatzailearen bitartez.

Llega800

  • Posta elektronikoa: ayuda@llega800.es
  • Telefono-zenbakia: 900 833 999

Eragindakoa izanez gero, zenbat denbora behar da arazoa konpontzeko?

Llega800 enpresarekin harremanetan jarri ondoren, enpresak egiaztatu behar du interferentzia hori 4G 800Mhz-eko bandan emititzearen eraginez sortu dela. Hala izanez gero, teknikari bat bidaltzen du enpresak dohainik, harrera-sistemaren buruan filtro bat instalatzeko, interferentzia hori ezabatze aldera. 3 laneguneko epea ezartzen da, Llega800ekin harremanetan jartzen denetik kontatzen hasita, eragindako etxebizitzak telebista ikusteko kalitatea berreskura dezan.

Filtroa instalatuz arazoa konpontzen ez bada, eta bestelako esku-hartzeak behar badira, arazoa konpontzeko denbora gehiago pasa daiteke.

Zenbat balio du arazoa konpontzeko zerbitzuak?

Llega800 enpresak filtroaren instalazioa dohainik egiten du, prebentzio gisa, 4G nodoa piztu aurretik, edo arazoa konpontzeko, jada telebista-seinalean interferentziak sortu badira. Horrelakoetan herritarrek 6 hilabeteko epea dute Llega800ekin harremanetan jartzeko, eta telebista-seinalea ondo ikusteko beharrezko jarduketa teknikoak egiteko.

Teknikaria etxean izan ondoren oraindik ere arazoak badaude, zer egin daiteke?

Horrelakoetan herritarrek Llega800 enpresari eska diezaiokete, sei hilabeteko epe horren barruan, beharrezko jarduketa teknikoak egin ditzan, telebista-seinalea ondo ikusteko. Jarduketa horiek ere doakoak izango dira erabiltzaileentzat.

Nolanahi ere, prozesu horrekin zalantzarik izanez gero, edo telebista-seinalea hartzeko arazorik izanez gero, Llega800 enpresarekin harremanetan jarri behar duzue.

4G nodoa pizteak etxe batean TDTan konektatutako telebista guztiei eragiten al die? 

Nodoak pizteak sor ditzakeen interferentziek etxe bateko TDTan konektatutako telebista guztiei eragiten die, izan ere, antena berean konektatuta badaude, seinalea hartzeko arazo berbera izango dute.

Kable-bidezko telebista ikusten duten etxeei eragingo al die?

Ez. Kable-bidezko telebista, eta satelite edo internet bidezko telebista-zerbitzua duten etxeetan (zuntz optikoa) ez dute inolako arazorik izango 4G 800Mhz-eko bandan emititzearen eraginez.

4G 800Mhz-eko bandan emititzeak irratiaren seinaleari eragingo al dio?

Irratiko FM eta AM seinaleek ez dute arazorik izango 4G 800Mhz-eko bandan emititzearen ondorioz. Irratia telebistaren bidez entzunez gero, telebistaren seinalean izandako arazo berbera sor daiteke. Nolanahi ere, kable- edo satelite-zerbitzuaren bidezko irrati digitala izanez gero, litekeena da eraginik ez izatea.

Tablet edo ordenagailuetan interferentziarik sor daiteke?

Bakarrik gailu horietan USDB sintonizatzaile baten bidez telebista ikusiz gero.

Zer gertatzen da antena-anplifikadore bat badut?

Antena-anplifikadore bat badago, eta igorgailu hartzaile horretan arazoa sortzen bada, filtroa instalatu beharko da antenaren eta anplifikadorearen artean. Anplifikadorea antenan sartuta badago, beste konponbide batzuk aztertu beharko dira.

Enpresei eragingo al die?

Etxebizitza-eraikin bati bezalaxe, antzeko antena hartzailea izango dutelako. Eta konponbidea berbera da: filtroa instalatzea.