Eduki publikatzailea

OHAR GARRANTZITSUA: Donibaneko ura ez da ona edateko

Bando honen bitartez jakinarazten dizuegu 2018ko abenduaren 14ko analisi emaitzen arabera Pasaia Donibaneko hornidura sareko urak bere edangarritasuna galdu dutela.

Ez erabili edateko, ezta gordinik jango diren elikagaiak garbitzeko

Sareko ura erabili ahal izango da garbitasun pertsonalerako eta arropa garbiketarako normaltasunez.

Osasun-kontrolik gabeko ur iturriak erabiltzea ez da inola ere gomendatzen.

Edangarritasuna berreskuratzen denean jakinaraziko zaizue.

San Pedroko, Antxoko eta Trintxerpeko urek ez dute inongo arazorik eta edangarriak dira, barruti hauen ur-bilketa eta kanalizazioa desberdinak baitira.