Eduki publikatzailea

Obrak San Fermin elizaren albo batean

San Fermin elizaren albo batean egingo diren obrek itxura berria emango diote Biteri plazari.

22,019 €-ko inbertsioa egingo da, eta obrak aste honetan hasiko dira.

Pasaiako Udalak aste honetan hasiko ditu Antxoko San Fermin elizaren alboko fatxada birgaitzeko obrak, hain zuzen ere, Biteri plazara ematen duen fatxadari dagozkionak. 

Obrek 22.019 €-ko aurrekontua dute (BEZ barne), eta Revestimientos Leyma enpresari esleitu zaizkio. 

Konponduko den fatxada oso egoera txarrean dago, eta itxura zabarra ematen dio Antxo erdi-erdian dagoen eta asko erabiltzen den eremu horri. 

Hori dela eta, Udalak jarduketa hau proposatu zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (Lurralde Antolamendu Sailarekin) sinatutako 2018ko hitzarmenean sartu zuen.

Obra egikaritzeko epea 4 astekoa izango dela aurreikusi da. Zehazki, honako lan hauek egingo dira: saneamenduko lan teknikoak eta pareta birgaitzea. 

Jarduketa honek eta frontoiaren itxura hobetzeko egindako margotze-lanek eremu honen itxura nabarmen hobetuko dute.

Horrez gain, Lurralde Antolaketa Sailarekin sinatutako hitzarmenaren baitan aurtengo beste jarduketa batzuk ere egingo dira, hala nola: metroko zubibideko arkuen konponketa Hamarretxeta, Zumalakarregi eta Gelasio Aranburu kaleetan, eta komun publiko autogarbigarria jartzea Gure Zumardian.