Eduki publikatzailea

Harkaitzak egonkortzeko eta babes-hesia jartzeko obrak Kalparran

Ondartxo pasealekuan izandako harkaitz-luiziaren ondoren, lursailaren jabeei hainbatetan eskatu zaie egin beharreko obra egin ditzatela, bizilagunen segurtasuna zaintzearren; baina ez diete eskaera horiei jaramonik egin. Hori dela eta, Udal honek erabaki du obra horiek era subsidiarioan egitea, segurtasun arrazoiak tarteko.

Udalak subsidiarioki egingo dituen San Pedroko Kalparra mendi-hegala egonkortzeko obrak otsailaren 18an hasiko dira.

Hori dela eta, egun horretatik hasi eta lanak bukatu arte –hasiera batean otsailaren 26rako bukatuko direla aurreikusi da–, ezingo da eremu horretan aparkatu, segurtasuna ziurtatze aldera.

Halaber, segurtasun-arrazoiengatik, eta makina pisutsuekin lan egingo dutenez, oinezkoentzako pasabidea itxiko da Torreatze kalearen 10. zenbakiaren parean otsailaren 19, 20, 25 eta 26an.

Uneoro udaltzainek eta obrako langileek emandako argibideei kasu egin behar zaie.

Informazio gehiago Udaltzaingoan: 943004300.