Eduki publikatzailea

Obra eta Zerbitzuen Sailak 24 jarduketa baino gehiago egin ditu 2016. urtean hiri-mantentzeari dagokion lanetan eta udal instalazioak hobetzeko lanetan

Gainera 2.600 gertakari baino gehiagotan parte hartu dute, elkarte eta gizabanakoek egindako abisu eta eskariei erantzunez.

2016an zehar eta udal gobernuak legegintzaldi honetan hartu duen konpromisoari esker 24 jarduketa ezohiko egin dira hiriaren mantentzea hobetzeari buruz, nola bide publiko hala udal instalazioei dagokienez.

Ohikoak diren lanez gainera, hots, bide garbiketa, inausketak, hondakinen eta tamaina handikoen bilketa, zeinak halaber indartu egin diren, Udal honek hainbat jarduketa egin ditu, eta horietan 350.000€ inbertitu ditu. 

Jarduketa horien artean honako hauek nabarmendu daitezke: Euskadi etorbideko igogailuen kanpoaldeko garbitasuna, Azkuene kaleko bide-zorua zolatzeko obra, tratamendu irristagaitzak udalerriko zenbait kaletan, eraginkortasun energetikoko sistemak instalatzea eta kateen berritze-lanak Pabloeneako eskailera mekanikoetan, panel informatiboak jartzea barruti guztietan, eta halaber pantaila informatiboak autobusaren geralekuetan.

Horretaz gainera, garbiketa bereziak egin dira udalerriko zoladura eta plaza guztietan, eta hormetan ere bai. Horietako batzuk Gure Zumardia, Antxoko Azoka eremuan, Gudarien plazan, Lezobide, Frontoiko Zumardia eta San Pedro, Morales Oliver eta Serafin Esnaolan.

Era berean hainbat jarduketa ere egin dira udal ekipamenduetan, esaterako, garbiketa, barruti guztietako frontoien pintaketa eta grafittien aurkako tratamendua, aldagela berriak egokitu dira eta harmailak Andonaegi zelaian, Antxon frontoi berria egokitu da; Donibaneko frontoian berriz, argiak berritu dira, eta San Pedroko gimnasioan, zoladura berritu da eta pintatu egin da. 

Ekipamenduetan ere lana egin da: Karmengo Amaren Eskoletan, Antxoko Kaleko Hezitzaileentzako lokal bat egokitu da, San Pedroko Udal Aretoaren barrualdea eta fatxada pintatu da, eta Donibaneko Arrokaundietako aterpetxeko instalazio termikoak hobetu dira.

Era honetako lanak eta inbertsioak planifikatzeko orduan, Izaskun Gomez, Pasaiako alkateak, Obra eta Zerbitzuetako arduradun zuzena denak adierazi du dauden premiei erantzun nahi izan zaiela, betiere oreka bat bilatuz barrutien artean gairik premiazkoenei heltzeko.  Nolanahi ere, gobernu-taldearen borondatea da gero eta jarduketa gehiago egiten jarraitzea datozen urteotan, hiriaren mantentze-lana hobetzeko xedez, eta jada lanean ari gara 2017a planifikatzen.

Fitxategiak