Eduki publikatzailea

Nordic walking saioak

Pasaiako kirolguneetako bazkideek nordic walking-eko 3 saio gidatu hauetan doan parte-hartzeko aukera izango dute.

3 etapa antolatu dira Oarsoaldeko bira osatzeko. Goizeko 08:00-10:00 bitarte egingo dira larunbat hauetan: otsailaren 24an (Lezon), martxoaren 10ean (Pasai Donibanen) eta martxoaren 24an (Oiartzunen).

Animatu eta eman izena!