Eduki publikatzailea

Ni EUSKARAGILE naiz

Zatoz euskaltegira

PASAIAKO UDAL EUSKALTEGIA

TXIRRITA EUSKALTEGIA

 Matrikula epea: Irailaren 1etik 30a bitartean. Aurkitu zure neurriko ikastaroa!

Lana topatzeko aukerak hobetu nahi badituzu, euskaragile zara.
Zure bezeroei oraindik kalitate handiagoko zerbitzua eskaini nahi badiezu, euskaragile zara.
Euskarazko titulu ofizial bat lortzeko beharra baduzu, euskaragile zara.
Zure komunitate berria bete-betean gozatu nahi baduzu, euskaragile zara.
Zure seme-alabekin gure hizkuntza partekatzen baduzu, euskaragile zara.

Eta gu ere bai. Horregatik egin nahi dizugu lagun eta erraz jarriko dizugu: zure helburu eta beharretara egokitutako ikastaro espezifikoak, ordutegi malguak, metodologia berritzaile eta erakargarriak eta laguntza ekonomiko garrantzitsuak. Informa zaitez eta zatoz euskaltegira.

Denok gara euskaragile. Eta denon artean egiten dugu Pasaia.

MERKATARIAK

Euskara Pasaian lan egiten duten dendarientzako.

Zure saltokitik atera gabe euskara ikasteko modu berri bat proposatu nahi dizugu:

  • Autoikaskuntzako 4 ordu online astean + mintzapraktikarako 1 h eta 30 min taldean.
  • Astean behin zure saltokira joango da irakaslea, asteko lanak zurekin batera berrikusteko.
  • Iraupena: 6 h 30 min astean, urritik ekainera.
  • Kostu ekonomikoa: doakoa suerta dakizuke.
  • Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero,matrikularen % 100 itzuliko zaizu (116 €).

GURASOAK

Euskara 12 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako.

Euskara modu ludikoan ikasteko aukera eskaini nahi dizugu, familientzako eduki espezifiko eta praktikoen bitartez: haurrek eskolan ikasten dituzten abestiak eta jolasak, etxean partekatu ahal izateko.

  • Iraupena: 4 ordu astean, urritik ekainera.
  • Kostu ekonomikoa: doakoa suerta dakizuke. Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero, matrikularen % 100 itzuliko zaizu (154 €)
  • Ikastaroa haurraren ikastetxean eman ahal izango da, talderik osatuz gero.

LANGABETUAK

Euskara enplegu-aukerak hobetu nahi dituzten langabetuentzako.

Egin ikastaro trinko eta espezifiko batean euskara ikastearen alde, Pasaian erroldaturik dauden langabetuek euskaraz agudo ikas dezaten diseinatua.

  • Iraupena: hiru hileko ikastaro trinkoak, 5 ordu egunean astelehenetik ostegunera.
  • Kostu ekonomikoa: ez da beharrezkoa matrikula ordaintzea ikasturte hasieran. Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratzen ez direnek 30 €, 80 € edo 180 € ordaindu beharko dituzte, beren egoera ekonomikoaren arabera.

GAZTEAK

Euskara 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako.

Gehien interesatzen zaizkizun gaien bitartez, zuk zeuk eta zure kideek aukeratuta, euskara ikasi eta gozatzeko aukera eskaini nahi dizugu. 16 eta 20 urte arteko ikasleentzako talde bat sortuko da, eta beste bat 20 eta 30 urte arteko ikasleentzako.

  • Iraupena: 5 ordu astean (3 eskola-ordu eta 2 tailer-ordu) astelehen, asteazken eta ostegunetan. Urritik ekainera.
  • Kostu ekonomikoa: doakoa suerta dakizuke. Eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero, matrikularen % 100 itzuliko zaizu (165 €, bi ordainketetan egin daitekeena).

ETORRIBERRIAK

Euskara erabilgarri eta arina Pasaiara heldu berri direnentzako.

Zure komunitate berriko hizkuntzara gerturatzeko aukera eskaini nahi dizugu AISA oinarrizko ikastaro praktikoaren bitartez.

  • Iraupena: 60 ordu, astean 4 orduz.
  • Kostu ekonomikoa: matrikula 5 € dira, eskola-orduen % 85era baino gehiagora bertaratuz gero itzuliko zaizkizunak. Beren egoera ekonomikoa dela eta gizarte-zerbitzuen txostena aurkezten dutenentzako ere doakoa izango da.

* Ikastaroa bukatzerakoan ziurtagiri bat igorriko da.
** Haurtzaindegi-zerbitzua egongo da haur kopuru minimoarekin.

AUTOIKASKUNTZA

Euskara online zure etxetik eta zure erritmora.

  • Iraupena: 6 ordu online astean+ mintzapraktikarako 1 h astean euskaltegian bertan. Urritik ekainera. 15 egunean behin, 1 h eta 30 minutuko tutoretza izango duzu euskaltegian.
  • Kostu ekonomikoa: 488 €. Matrikularen zenbatekoaren % 75era edo % 100era arteko laguntzak daude eskuragarri, egoera ekonomikoaren arabera.

OHIKO ESKAINTZA

Ohiko eskaintza 16 urtetik gorakoentzako.

  • Pasaiako euskaltegietan, ikastaro espezifikoez gain, honako ikastaroak eskaintzen dira urritik ekainera, 07:00etatik 21:00ak arteko ordutegi zabalean:
  • 3 egun astelehenetik ostegunera, 2 ordutako eskolak, 374 €.
  • Egunero astelehenetik ostegunera, 2 ordutako eskolak, 438 €.
  • Matrikularen zenbatekoaren % 75era edo % 100era arteko laguntzak daude eskuragarri, egoera ekonomikoaren arabera.
  • Ikasleen eskaeren eta beharren arabera, talde eta formula desberdinak antolatu ahal izango dira.

Izena eman:

  • HAZ bulegoetan (8:00 - 14:00):
    • Donibane: Donibane kalea 19
    • Trintxerpe:Euskadi etorbidea z/g
    • Pasai Antxo: Hamarretxeta kalea 22 - 24
  • Eskura duzun euskaltegian:
    • Udal Euskaltegia - Trintxerpe: Euskadi etorb. 61, T. 943 00 43 40, euskal@pasaia.net
    • Txirrita Euskaltegia - Pasai Antxo: Zumalakarregi, 9, T. 943 52 55 45, pasaia@aek.org